Çuria II.a Naffarroacoa

Çuria II.a Naffarroacoa edo Çuria Trastamara eta Evreuxcoa ( Erriberri , 1424co ekainaren 9a - Orthece , 1464co abenduaren 2 ) Aragoico eta Naffarroaco infanta eta, 1461 - 1464 bitartean, Naffarroaco reguina de iure içan cen.

Çuria II.a Naffarroacoa
Vicitza
Jaiotza Erriberri 1424co ekainaren 9a (egutegu gregorianoa)
Herrialdea   Naffarroa Garaia , Euscal Herria
Heriotza Orthece 1464co abenduaren 2a (egutegu gregorianoa) (40 urthe)
Hobiratze lekua Lescarreco cathedrala
Heriotza modua : Poçoina
Familia
Aita Johannes II.a Aragoicoa
Ama Çuria I.a Naffarroacoa
Ezcontidea(c) Henrique IV.a Gaztelacoa
Anai-arrebac
Leinua Trastamara leinua
Jarduerac
Jarduerac politicaria

Biographia Aldatu

Ama Çuria I.a Naffarroacoa eta aita Johannes II.a Aragoicoa içan cituen. Erriberrico Naffarroaco Regueen Jaureguian 1424an jaioa, Joana ahizpa nagussia 1425eco abuztuaren 22an hil citzaion eta Carlos III.a Noblea irailaren 8an. Beraz, ama Naffarroaco reguina bilhacatu cen.

1436co irailaren 22an Toledon Naffarro eta Gaztela arteco baque ituna signatu cen, Majanoco tregoa sei urthe eman ondoren. [1] Itun horretan 12 urtheco infanta eta Gaztelaco princearen, Henrique IV.a Gaztelacoa içanen cena, ezconça adostu çuten. Era horretan Naffarroac gudan galdutaco hiribildu eta gazteluac berrescuratu cituen.

Çuria reguinac bere alabarequin batera Gaztela aldera joan cen ezconça leguezcoa eguiteco. Ezconça Valladolideco cathedralean 1440co urriaren 16an ospatu çuten, Henrique 15 urthe bethe çuenean. Bidaia aprovechatuz, Çuria I.a Extremaduraco Guadalupeco sanctuteguia erromes joan cen baita senharrac haimbat Gaztelaco nobleequin içandaco liscarretan bere alde eguiteco.

1441eco aphirilaren 1ean, Çuria I.a ama hil cen, artean Gaztelan cegoela [2] . Honec aita eta nebaren arteco resuma controlatzeco borroca phiztu çuen: Naffarroaco Guerra Civila icenecoa. Çuriac bere anaia Carlos Vianaco Princeari eutsi ceraucon bethi, eta agaramontarren eta beaumontarren arteco guerran, azquenengo hauen aldera lerratu cen. [3] Çuriac nebaren alde eguin eta Joan II.a Gaztelacoa aitaguinharrebarn lagunça escatu çuen. Jarrera horrec behin bethico bucatu çuen aitarequin içandaco harremana. 1452an Oibarco guduan Carlos galdu çuen, eta harequin batera Çuria.

Bitartean, Çuria Gaztelan çorigaiztoco ezconça bat vici cen. Çorionez, 1453co uztailaren 27an Nicolas V.a aita sainduac deseguin çuen consummatu ez çutelaco [4] . Biec "eraguin caltegarriec sorthutaco impotencia " allegat çuten ezconça deseguiteco. [5]

Çuria Naffarroara itzuli eta ezconça-sari moduan lorthutacoa galdu cituen. Aragoico reguea bere aitac ez çuen beari buruz ecer jaquin nahi ezta Leonor ahizpa chiquiac, orduan Foixco condesa cena, ere. Gainera, Joana Enriquez bere ugaçama azpijocoetan hassi cen Fernando bere semea Naffarroaco thronuan jesarceco. [5] 1461ean Carlos Vianaco Princea neba hil cenean, resumaren ordezco bihurtu cen. Carlosec bere testamentuan aurretic amaren testamentuac errandacoa berretsi çuen, hau da, koroa bere seme-alaba nagussiarençat içanen cela. [5]

Çuria lagunça baric cegoen preso Erriberrin, aitaren escuetan. Honec Franciaco Resumarequin itun berria signatu çuen eta, berriro, alaba nagussia erabili çuen. Agurainen , Joan II.ac eta Luis XI.a Franciacoac elkarrhizquea içan çuten eta ituna berresteco Çuria (orduan 38 urthe cituena) eta Carlos Valoiscoa (16 urthe) franciar reguearen anai chiquiaren arteco ezconça adostu çuten. Hala ere, Çuriac aitaren peoi içaiteco ukatu eta ezconça bertan behera utzi çuen. [6]

Aitac, suminduta, Leonor bere arrebari emaitea erabaqui çuen. Bearnoraco bidean cegoela, bidaiaren arriscuez jaquitun, quexu formala idatzi çuen bahiqueta salhatuz ( Orreaga , 1462co aphirilaren 23a). Egun batzuc gueroago, hilaren 30ean, testamentua eguin çuen eta, alajaina, orduraco jada Gaztelaco reguea cen bere senhar ohia, Henrique IV.a, icendatu çuen ordezco. [5] Leonor eta Gaston IV.a Foixcoa bere senharrac Çuria atchilotu eta Moncada dorrean , Orthecen, espetcheratu çuten. Çuria preso cegoela hil cen 1464co abenduaren 2an. Historialari batzuec ahizpac eraila cela erraiten dute, berceec, aitac. [5] Lescarreco cathedralean lurperatu çuten.


Referenciac Aldatu