Wikiteca
Wikiteca ( anglesez Wikisource ) wikian dagoen textu eduqui asqueco Interneteco liburutegu digitala da, Wikimedia Fundationeac cudeatutacoa. Wikitecac da projectu ossoaren icena, baita projectu horretaco ale bakoitzaren icena ere, non ale bakoitza hizcunça desberdin bati dagoquion. Beraz, hizcunça ascotaco ithurriec ossatzen dute Wikiteca.

Projectuaren helburua da denetarico textu eta itzulpen asqueei ostatu emaitea, hizcunça ascotan. Jathorriz, textu historico garrancitsuac edo valiagarriac archivatzeco asmatu cen; içan ere, haren lehen textua Déclaration universelle des Droits de l'Homme içan cen, Guiça Escubideen Aldarricapen Universala , baina gueroztic, eduqui orocorreco liburutegui içaitera passa da. Projectua 2003co açaroaren 24an hassi cen officialqui Project Sourceberg icenaz, Project Gutemberg famatuaren hitz joco bat. Urthe berean beranduago, "Wikisource" icena eman citzaion, eta bere domeinua lorthu çuen çazpi hilabethe gueroago.
Projectuan gordetzen dira jabari publicoan dauden edo licencia asquea duten lanac, arguitaratutaco lan professionalac edo ithurri documental historicoac, ez norc bere buruaren alde jarritaco productuac, eta eguiaztagarriac behar dute. Eguiaztapena Internetez campora eguiten cen hassieran, edo berce liburutegui digitalen fidagarritassuna onçat hartuz. Egun, ordea, lanac Interneteco escaneatze bidez babestuta daude, ProofreadPague luçapena erabiliz. Horrec projectuco textuen fidagarritassuna eta çucentassuna bermatzen du.
Wikiteca batzuec, hizcunça banatacoac, orain lanac escaneatzearen bidez babestuta egoitea escatzen dute. Oraingoz, hala da bederen hizcunça nagussietan. Euscarazco Wikiteca 2018co aphirilaren 19 lorthu çuen eu. azpidomeinua. Guehienac textuac diren arren, Wikitecac berce material batzuei ere emaiten deraue ostatu, comiquietatic hassi eta film edo ençuteco liburuetaraino.