Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli

Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli (?- 740 , arabieraz : عقبة بن الحجاج السلولي‎ ) Al-Andalusco hamaseigarren valia içan cen, Ubayd Allah ibn al-Habhabec icendatua.

Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli
Al-Andaluseco valia

734 - 741
Vicitza
Herrialdea Omeiatar Califerria
Heriotza Cordoba , 741 (egutegu gregorianoa)
Jarduerac

Musulman çucen eta erruquiorra, Egypto eta Ifriquijaco Ubayd Allah ibn al-Habhab waliac Abd al-Malic ibn Qatan al-Fihriren ordezco icendatu çuen. Andalustar ogassuna ordenatu, bere aguinte Al-Andalus ossoan gailendu çuen.

Uqba as-Saluli kemensua cen eta matchinadac cigorcen cituen. Asturiasren garhaipen (735) lorthu ondoren, urthe horretac udaberrian Ipharraldeco Mugara igaro, ancinaco Tarraconense provinciara eta Zaragoza hiritic Vasconiaco duquerrian barneratu eta Iruñera sarth cen. Bertaco vascoi buruçaguia eta francoac arabiarren ailegatzea aurretic ihes eguin çuten. Arabiarren memperatutaco lurralde guisa, escualdeco lur sailen borcena Al-Andaluseco ogassun publicora passatu eta gainoncecoa campaina militar hartan parte hartu çuten musulmanen escuetara igaro cen. Iruñean garnicio musulmana eçarri cen, horretaraco Iruñerrian arabiar aguintaritzaren ordezcaria içanen cen governadore edo vali bat icendatu cen. 740 . urthera arte Iruñea borz urthez arabiarren mempe egon cen.

Narbona francoen setiopean cegoela, Uqba as-Salulic hiria setiotic ascatu çuen gudarostea bidali çuen. Aurrerago, 737an , Carlos Martellec garhait çuen.

740an Africac ipharralder iragan eta berebereen mempe cegoen Tanguer hiria berrescuratu çuen, halere, haien aurkaco garhaipen handiac lorthu arren, ez cituen guztiz garhaitu. Magreb escualdea arabiar garnicioric gabe cegoela aprovechatuz, Maysara al-Madgariec berebere guztiac elkartu eta Tanguer hiria berrescuratu çuen. Berebereen alchamendua Al-Andalusera hedatzeco arriscuac andalustar gudarosteac Gibraltarco itsasartea gurutzatu eta Magrebeco arabiarrei babes militarra emaitera joaitea ekarri çuen, baina Uqba wali cargutic kendua içan, hain çucen ere, berac aurrez ordezcatu çuen Abd al-Malic ben Qatan al-Muharibi valiac cargu gabetu çuen, andalustarren babesa bereganatu baitzuen.

Magreben vici cituen çailtassun larriac andalustar aguintaritzaren autogovernuaren hassiera guerthatzeco raçoinetaco bat içan cen. Abd al-Malic califac Africaco ipharraldera siriar gudaroste bat bidali çuen, baina Bagduraco guduan (741) berebereec garhaitu çuten, Sebu ibaian (gaur egungo Fez hiritic hurbil). Siriar gudarostetic viciric irten cirenac Balyren aguindupean, eta Ifriquijara atzeratzeco nehongo auqueraric gabe ceudenez, Ceutan babes hartu çuten. Ibn Qatanec ez cerauen/cien Al-Andalusen babesteco baimenic eman.