Christoren eta Salomonen Templuco Çaldun Pobreac ( latinez : Pauperes commilitones Christi Templique Solomonici ), escuarqu Çaldun templarioac edo Templuco Ordena deithu , christautassunaren ordena militar ospetsuenetacoa içan cen. Officialqui, 1129an sorth cen, Gurutzaden garaian, Lur Sanctuco erromesac babesteco, eta bi mende inguru iraun çuen.

Templuco Ordena
Bandeira Templária.svg Armoiries Hugues de Payens.svg
Крест тамплиеров.png
Non nobis Domine, non nobis, sed nomini tuo da gloriam
Datuac
Icen officiala
Pauperes commilitones Christi Templique Salomonici Hierossolymitanis
Mota Ordena militarra
Herrialdea Aita Sanctuen Lurraldea
Aguintea
Egoitza nagussi
Ossatuta
Ceren jabe
Historia
Sorrera 1118
Sorçailea
Desaguerpena 1312co marchoaren 22a
Çaindaria San Bernardo Clairvauxcoa

Historia Aldatu

1096an , Urbano II.a aita sanctuac Lehenengo Gurutzada deith çuen, Jerusalem hartua çuten seljuctarren aurka, eta 1099an gurutzatuec hiri sanctua conquistatzea lorthu çuten.

Templuco Ordena 1119 . urthean sorthu cen, conquistatu ondoco Jerusalemera joaiten ciren erromesen segurtassuna babesteco. Hugo Paynsecoa franciar çaldunac sorthu çuen lehen taldea, eta Balduin II.a Jerusalemgo regueac eman cerauzquion ahalac, ondassunac eta lurrac. Eliçac officialqui 1129an onhart çuen, Troyesco Concilioan, San Bernardo Clairvauxcoac idatzi cituen ordenaco arauac. Laur sailetan banatu ciren templarioac: çaldunac, sarjentoac, apheçac eta cerbitzariac. Çaldunec bakarric cituzten nobleei cegozquien privilegio batzuc. Maisu nagussia cen templarioen buruçagui nagussia, eta thoquian thoquico buruçagui bana çuten. Pobrettassun eta castitate votoac eguiten cituzten guztiec.

1139 . urthean, Innocencio II.aren garaian, aita sanctuen aguindu çucenaren pean gueratu ciren; handic aurrera ondassun handiac jasso cituen ordenac Europaco mendebaldeco regueengandic eta haren botherea handitu eguin cen. Quideen copurua azcar ugaldu cen eta Gurutzadetaco borrocalari talderic ossatuenetacoa, entrenatuenetacoa eta disciplinatuenetacoa eratu çuten. Europan eta Lur Sanctuan gothorleku andana eraiqui çuten. 1191 . urthean Cipre uhartea erossi ceraucoten/cioten templarioec Ricardo Lehoi Bihotzari , baina hango gendeac ez cituen onhartu eta alde eguin behar içan çuten ondorengo urtheetan.

 
Templarioac sutan hilcen , «Von der Schöpfung der Welt bis 1384» chronica liburuco irudia.

Guphida gabe borrocatu ciren templarioac musulmanen aurka, baina 1291 . urthean Palestinaco lurra utzi behar içan çuten, Donibane Acrecoa galdu ondoren. Europan barrena çabaldu ciren orduan, eta berehala hassi ciren ordenaren aurkaco campainac, privilegio eta ondassun handiac cituztelaco. 1304an çurrumurruac çabaldu ciren Europa ossoan cehar templarioec ezcutuco rituac eta christautassunaren aurkaco jocabideac cituztela, gueçurrezco çurrumurruac segur asqui; 1307an , ordenarequi çorretan cegoen Philippe IV.a Franciaco regueac haien aurkaco esetsaldia hassi çuen. Preso hartutaco templarioec ekinça sinhesgaitzac aithortu cituzten ( Baphomet iceneco jainco bat gurcen çutela, sacrileguioac, hilquetac, sodomia …) eta 1310 . urthean hilcera condemnatu cituzten. 1312an Clemente V.a aita sanctuac bideric gabe utzi çuen ordena eta haren ekinça guztiac debecatu cituen, 1314an hil çuten Jacques de Molay maisu nagussia eta azquenic Maltaco Ordenaren escu utzi cituzten templarioen ondassun guztiac. Philippe IV.ac ere irabaci handiac lorthu cituen, templarioen aurkaco campainetan eguinico gastuen ordainez.

Referenciac Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu

  • Aurquenerena, Joseba: Templarioac Euscal Herrian [1]