Petri Rodezcoa, Petri Andoudequecoa ere deithua ( Rodez , ? - Tolosa Occitaniacoa , 1115 ), occitaniar elizguiçon [1] eta Iruñeco gotzaina içan cen. [2] Iruñeco gotzain postuco bere esleipenac politica berri bati eman ceraucon hassiera, franco en ( occitaniarren ) aldecoa eta naffarren contracoa, Pyreneoez ipharraldetic ethorritaco fraide eta elizguiçonen olde batez lagundua. [2]

Petri Rodezcoa
Iruñeco gotzaina

1084 - 1115eco Urriaren 9a - Sancho (en) Itzuli
Elizbarrutia: Iruñeco elizbarrutia
Vicitza
Jaiotza Rodez , ?
Heriotza Tolosa Occitania 1115eco Urriaren 9a
Jarduerac
Jarduerac aphez catholicoa eta aphezpicu catholicoa
Sinhesmenac eta ideologia
Religionea Romatar Eliça Catholicoa

Gurhassoac Dido de Andouque eta Stephania cituen. Conquesen eta Thomièresen fraidea içan ondoren, azquen monasterio horretaco Frotardo abadeac Iruñeco aphezpicu içaiteco haren icendapena bulçatu çuen. Hala eguin çuten, eta haren icendapen urthean bertan, Monjardingo gaztelua fraide francesei (occitaniarrei) eman cerauen/cien. [2]

Iruñeco Cathedraleco Cabildoa berrantolatu çuen San Agustinen araua jarraituz: cargu berriac eçarri cituen (priore, arçadiacono, sachristau...), eraiquin berriac eguin cituen (tartean 1100ean cathedra romanicoa) eta romatar liturgia imposatu çuen, toledotarra edo moçarabiarra baztertuz. Bere diocesiaren mugac hedatu eguin cituen eta naffar eliçac cein monasterioac eman cerauzten berce frances batzuei, adibidez, Jon Done Sathordi Artaxoaco monasterioa, Tolosa Occitaniaco Jon Done Sathordiri transferitua, haren hamarren, primitia, jabetza eta ogassunarequin batera. [2]

Hassiera hassieratic Anso V.a Naffarroacoaren lagunça içan çuen. Petri I.a Naffarroacoari lagunça eman ceraucon Huesca eta Barbastro conquistatzec eta honec Çubiri eta bi etche Huescan eman cerauzquion [3] Gurutzadetan parte harceco asmoarequin, 1100 . urthean Lur Sanctura joan cen eta itzulcean Occitaniaco Tolosan gueratu cen.

Referenciac Aldatu

  1. Idazle asco. (1994). La cathedral de Pamplona. I Elorcibar: Naffarroaco Kutcha, 37 or. ISBN 84-87120-21-0 . .
  2. a b c d Orella, Jose Luis . (2010). «La gasconiçación medieval occidental del Reino de Navarra» Lurralde (33): 204. ISSN 0211-5891 . (Noiz consultatua: 2018-10-21) .
  3. Idazle asco. (1990). Gran Encyclopedia Navarra. Villatuerta: Naffarroaco Kutcha, 66 or. ISBN 84-87120-11-3 . .


Aurrecoa
Garcia Ramirez
Iruñeco aphezpicua
1083 - 1115
Ondorengoa
Guilen