Oinetche jauregui
Oinetche jaureguiac , " Naffarroaco Resumaco leinu çaharrenen jathorrizco orubeac dira" [1] . Euscal Herrico berce escualde batzuetan ahaide nagussien [2] [3] oinetcheac (ohicoan dorretcheac ) içan ohi cirenac, nahiz eta baden Araban oinetch -jauregui icena duen etcheric ere [4] . Termino romancea palatio cabo de armería da, Franciaco chef d´armes terminoaren parequide, non cabo buru den eta armería hitzac armarriari aguiten deraucon/dion referencia. Aragoin jaunchoen alodio-etcheac ciren parequideac. [5]

Naffarroaco nobleciac bere privilegioac oinetche jaureguien jabetzarequin lotzen cituen, Regnuco arma liburuarequin eta jathorri-garbitassun principioarequin beçala, ez bakarric symbolicoqui, baita onura economicoac eta botherea emaiten çuelaco.
Eçaugarriac Aldatu
Naffarroan , leinu jathorriaren qualitatea ( odol garbitassuna eta nobleciac garrancizco classe elementuac ciren garaian) funsean jauregui edo orubeari lothut cegoen, Gaztelan ez beçala, baina, eguia da, berheizqueta hori «oinharri juridico argui documentaturic gabea» cela, Juan José Martinena Ruiz historialariac dioenez [1] . Jabeec privilegioac cituzten, bai ohorezcoac, bai fiscalac, eta berce onura ugari ere bai, erraite bateraco Gortheetan eserlekua, baina ez hau ez celaric jabetza personala, baicic eta jauregui edo jabetzari lothua [6] .
Historia Aldatu
Oinetche jaureguiac Naffarroaco Resumaren noblecia- çucembidearen barruan berhecitassun bat dira, eta haien jathorria cehazteco çaila da. Hala ere, documentu bidez, XII . eta XIII . mendeetan termino eta institutionearen aguerpenac aurkitu dira. Guehienec armarria çuten jada XIII. eta XIV. mendeetan, nahiz eta gueroago, XVII. mendean, batzuec qualitate hori lorthu çuten Gaztelaco Koroari dirua ordainduz [1] . Contuen Gamberaco 1723co chosten batec identificatzen ditu oinetche jaureguia, Foruac çaldun botheretsu icendatzen dituenarequin.
Gaztelac Naffarroaco Resuma conquistatu ondoren institutione honec iraun çuen Naffarroa Garaian, eta içaitez oinetche-jaureguien copurua handituz joan cen mendeetan. Gaztelaren mempeco Gortheen nobleciaren bessoaren parte içaiteco oinetche jaureguiequin lothura behar cen [6] .
Jauregui horien copuru ossoa aldatuz joan da XVI . mendearen hassieratic. 1500. urthe inguruan 119 ceuden, horietaric 26 Borthuez berçaldeco merindadean . Foru institutioneac eta Gortheac 19. mendean desaguertu aurretic, bikoiztua cegoen copurua Naffarroa Garaian, non eta Naffarroa Beherean institutioneac erranahia ascoz lehenago galdua çuen. 1799. urtheco datuac açalcen du parenthesi artean orduan cembatutaco jauregui copuru ossoac, horietaric batzuc bakarric çutelaric oinetche jauregui qualitatea [1] .
Merindadea | 1500 | 1637 | 1723 | 1799 |
---|---|---|---|---|
Iruñea | 50 | 72 | 70 | 83 (128) |
Çangoça | 40 | 72 | 46 | 58 (79) |
Liçarra | 15 | 33 | 24 | 31 (46) |
Erriberri | 10 | 16 | 14 | 14 (23) |
Tutera | 4 | 4 | -- | 6 (9) |
Borthuez berçaldecoa | 31 | |||
Guztira | 119 | 197 | 154 | 192 (285) |
Referenciac Aldatu
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Martinena Ruiz, Juan José. (2009). Palatios Cabo de Armería, una peculiaridad de Navarra. Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, Universidad de Navarra., 47-75 or. (Noiz consultatua: 2021-10-09) .
- ↑ Cabo de Linaje. .
- ↑ Chantiloi:Versalita . Las fuerças de los parientes mayores en Alava, Güipúzcoa y Vizcaya en la Baja Edad Media: recrutamiento y organiçación. ISSN 1699-5376 . .
- ↑ «Aiaraco oinetche-jaureguia. Ondarea. Euscal Ondare Culturalaren Informatione Systemaren hassiera orria» www.euscadi.eus (Noiz consultatua: 2021-10-09) .
- ↑ Valero de Bernabé, Luis. Armorial del Reino de Aragón. .
- ↑ a b Gran Encyclopedia de Navarra | CABO DE LINAJE. (Noiz consultatua: 2021-10-09) .