Naffarroaco Regue Conseilua

Naffarroaco Regue Conseilua Naffarroaco Resumaco regue eracunde gorena içan cen. Xedea regue-reguinei beren governuan lagunça eta aholcuac emaitea baçuen ere, içaitez berezco garrancia hartu çuen une ascotan.

Naffarroa Garaico Foruen bilduma, 1614

Descriptionea Aldatu

Regueac berac auqueratzen cituen Conseiluco quideac, eliçaco goi mailaco hierarchiaren ( Iruñeco eta Baionaco aphezpicua , Leireco eta Olivaco abadeac…), administrationeco goi mailaco cargudunen (Resumaco cancellera, Regue diruçaina…), aitonen-semeen eta jaun aberats nagussien artetic. Egoitza bethi Iruñean içan çuen. Badirudi hamabi cirela Regue-Conseiluco quideac hassieran. Aholcuac eman ez ecic, munta handico erabaquiac hartu ohi cituen Regue Conseiluac justicia, administratione eta politica alhorretan.

« Et ke Rey ninguno ke no oviesse poder de facer Cort sin conseyo de los ricos ombres naturales del Regno, ni con otro Rey o Reyna, guerra ni paz, neraun tregoa non faga, ni otro granado fecho o embargamiento de Regno, sin conseyllo de XII ricos ombres o XII de los más ancianos sabios de la tierra. »

Naffarroaco Foru Orocorra , I. liburua, I. idazpurua , I. athala [1]


Hasieran regueen alboco personac baciren ere, sarrera handiagoa içan çuten justicia eta administratione guiçonec XV. mendetic aurrera. Justiciaren alhorrean, Regue Conseilura eramaiten ciren Naffarroaco Gortheec hartutaco erabaquiei eguin beharreco appellationeac, eta berce haimberce guerthatzen cen Naffarroaco Contuen Gamberan hartutaco erabaquien aldetic.

XVI. mendean , Naffarroa Garaia Gaztelaco Koroaren mendean gueratu cenetic aurrera, aguimpide politicoa galdu çuen Regue Conseiluac, eta çazpi quide içan cituen handic aurrera: regueordea eta berce sei conseilari, Gaztelaco regueac auqueratuac. Regueordea eta bi conseilari campotarrac içan ohi ciren, gaztelarrac. [1] Gorthee behin eta berriz protestatu çuten hautatze horren contra, conseilari guztiac naffarrac içaitea nahi çutelaco. 1561 . urthean, carta gaineco escubidea aithort citzaien Naffarroaco Regue conseilariei. Escubide horren arauera, regue aguindu oro Regue Conseiluac onhartu behar çuen lehenic, Naffarroan indarrean jarri aurretic. Haren ephaiac appellaecinac ciren, gaztelar justiciaren atsecaberaco.

Foruequin batean desaguertu cen Naffarroaco Regue Conseilua 1841 . urthean. Naffarroaco Legue Hitzartuaren ondorioz, Naffarroaco Lurralde Auciteguiac ordeztu çuen cembait eguinquiçunetan.

Bibliographia Aldatu

Arthola, Miguel . Dictionario Temático. in: Encyclopedia de Historia de España . Alliança Editorial, 325-326 or. .

Referenciac Aldatu

  1. a b Estornés Çubiçarreta, Idoia. Consejo Real de Navarra. Auñamendi Encyclopedia [on line], 2018, aunamendi.eusco-ikascunça.eus (Noiz consultatua: 2018-12-21) .

Campo estecac Aldatu