Naffarroa Behereco Gortheac

Naffarroa Behereco gortheac herrialde hartaco eracunde historicoa dira. Naffarroaco Gortheetara bilcen ciren gaur egungo Naffarroa Behereco hiru statuetaco ordezcariac. Bi eracunde-molde berheici ciren Naffarroa Beherean historian cehar: gaur egungo Naffarroa Beherea ossatu çuten escualde bakoitzeco Gorthe Nagussiac eta Naffarroa Behereco Gortheac edo Statuac.

Escualdeetaco Gorthe Nagussiac Aldatu

XIII. mende arte Laphurdico bizcondeen mendean egon ciren escualde batzuec ossatu çuten gueroago Naffarroa Beherea. Çazpi escualde nagussi berheizten ciren: Garaci , Donibaneco hiria nagussi; Baigorri , gaur egungo Baigorri, Orçaice içan ecic; Orçaice, Orçaice eta Arrosaco herriac; Oztibarreco escualdea; Irisarri , Iholdi eta Armendaritze ; Arberoa ; eta Amicuce .

Garruce , Donapaleu , Larçabale , Donibane Garaci eta Bastida ciren Naffarroa Behereco hiriac. Baciren baroi-herriac ere: Landibarre eta Behorlegui . Escualde horietan guztietan bilcen ciren Gorthe Nagussiac; herri bakoitzeco bilçarren eta regnu ossoco statuen arteco eracunde politicoa ciren. 1611co Foru Berriac berretsi çuen herri eta escualde bakoitzeco biztanleec Gorthe Nagussietara bilceco çuten escubidea.

Naffarroa Behereco Gortheac edo Statuac Aldatu

 
Polverelec ondutaco Tableau... , Gorthee Parisen defendatzeco aguinduric

1523an bildu ciren lehenengoz Naffarroa Behereco Gortheac edo Statuac, Naffarroa Garaico Gortheetatic berheiz. Honela banatzen cen statuetaco ordezcaritza: aithoren semeac (100-150 etche nobletaco ordezcariac), Romatar Eliça Catholicoco hierarchi ( Baiona eta Akiceco aphezpicuac , Garacico arçapezpicua , Harambelz Utziat eta Donapaleuco prioreac ) eta burguesac (hirietaco hogueita sei ordezcari).

1611. urthean idatzi cen Naffarroa Behereco Foru Berria ( Fors et coutumes deu Royaume de Navarre deça-pors , 1611. urthean idatzia eta 1644an arguitara emana) eta 1620. urthean bildu ciren regue bakar batera Franciaco eta Naffarroaco koroac. 1632. urthean saiatu cen Luis XIII.a Franciacoa Naffarro Behereco Gortheac edo Statuac deuseztatzen. Ez çuen horrelacoric lorthu, baina içugarri ahuldu ciren handic aurrera Naffarroa Behereco eracundeac, eta guero eta nabarmenago hassi ciren noble francesac politica- eta economia-eremu guztietan aguincen.

Naffarroaco Gortheec 1789. urthean Pariseco Statu Nagussietan eguin çuten azquen ekinça garrancitsua, Étienne Polverel beren syndicoa hara bidalita, Naffarroaren berhecitassuna eta soveranotassuna defendatzeco. Gortheoc aguindu beçala, Polverelec Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre et de ses rappors avec la France aurkeztu çuen Parisen. Alferric içan cen, baina: Parisco Bilçar Constitutioneguileac Naffarro Behereco Gortheac deuseztatu cituen 1789co udan, Laphurdi eta Çuberoco bilçarrac beçala.

Referenciac Aldatu

Campo estecac Aldatu