Naffar soveranisten barkamena (1522-1524)
Naffar soveranisten barkamena Noaingo guduaren ondoren Carlos V.a emperadoreac eman cituen laur aguindu içan ciren, Hondarribico setioan irabazle atheratzeco eta Naffarroaco buruçagui cappareac haren aldera eracarceco, 1522co maiatzetic 1524co aphiriler . Haien bitartez, emperadoreac barkamen partialac eta azquen orocor bat escaini cerauzten Naffarroaco Resumaren burujabetza babestu çuten etsaiei. Barkamen horiec 1512-1529co Naffarroaco conquista guerrare azquenetan guerthatu ciren, eta Henrique II.a regueari leial lothu citzaizquion eliteac (legitimistac) neutralizatu eta otzancea içan çuen helburu, horiec espainiar ordena berrian integratuz.
Hirur aguindu horietaco lehena 1522co maiatzaren 10ean eman çuen emperadoreac. Bigarrena, lehena beçala, barkamen partiala içan cen, agaramontarrac guehiena , baina horretatic naffar eliteetaco talde nabarmen salvuetsi çuen, tartean cirela Frances Xabiercoaren bi anaia eta gutienez çorci senitarteco. Barkamen hori 1523co abenduaren 15ean eman cen, naffar soveranistac men eguitera ciricatzeco. Carlos V.ac barkamen çabalago bat eman çuen otsailaren 29 an. Azquen barkamen orocorra, berriz, 1524co aphirilaren 29an eman çuen, Hondarribico setioaren amaieran, bertaco defendatzaileei ere barkamena escainiz, tartean cela Petri III.a, Naffarroaco mariscala , haren aita Gaztelaco carcelaldian hilda aguertu eta bi urthera.
Martin Azpilcueta içan bide cen azquen barkamenaren diseinatzaile intellectuala, Hondarribia defendatzen haimbat senitarteco içan cituena. Decretu hori maiatzaren 3an eman cen Burgosen. Horretaraco, hura onharcea erabaqui çuten naffarrac Burgosera aurkeztu behar içan ciren, barkamenaren onharpena ekitaldi batez gauçatzera. Maiatzaren 19an, Iruñeco cathedralean berce ekitaldi bat eguin cen barkamena onharcera Burgosera joan ez cirenequin, Juan Rena vicario nagussia eta Naffarroaco regueordea buru içan cituen bilkuran. Barkamenaren onharpenac escatzen çuen Naffarroaco guerraren errua onharcea eta emperadoreari men eguitea.