Merindadea edo ibar-jaurerria Erdi Aroco administratioe eracunde bat cen, herrialdea baino chiquiagoa eta udalerria baino handiagoa. Eracunde hau Gaztelan XI. eta XII. mendetan sorth cen, organo centralaren eta hiribildu edo regue jaurerrien arteco administratione eracunde guisa. [1] Gaztelaco Resumaz gain, Naffarroaco Resumac ere erabili çuen; içan ere, Naffarroac sei merindade cituen. Berce resumetan ere, anceco institutioneac aguertu ciren, hala nola Anglaterraco count edo Franciaco bailli . Merindadeetaco functionario nagussia merio edo ibar jauna cen.

Historia Aldatu

Erdi Arotic aurrera, merio edo ibar jaun baten ardurapean cegoen lurraldea. Merioa resumaco administrationeari lothurico cargua cen eta economia, finança, justicia eta militar alhorretara çabalcen cen haren aguimpidea. Justicia alhorreco bethebeharretan nabarmencen cen merioa. Gaztelaco resumaco administrationearn arauera, bacen merio nagussi bat, escualde guztietaraco, eta baciren escualde bakoitzeco merio soilac. Naffarroaco resuman justiciaz eta cerga bilquetaz arduratzen ciren merioac, gortheco nobleen artean auqueratuac.

Arabaco eta Guipuzcoaco merindade nagussiac Aldatu

1274. urthean sorthu cituen Alfonso X.a Gaztelaco regueac Arabaco eta Guipuzcoaco merindade nagussiac. Merioa cen reguearen ordezcari nagussia, correjidore carguaren aitzindaria aditu ascoren ustetan. XV. mendearen bucaeran desaguertu ciren merindade nagussi hauec, correjidoreen escu utzi baitzituzten Regue-reguina Catholicoec merio nagussiari cegozquion eguiteco asco.

Bizcaico merindadeac Aldatu

 
Bizcaico merindadeac XVIII. mendean. [2]

Nortassun handiagoco eracundeac içan ciren Bizcaico jaurerrico merindadeac. Eliçaldeec edo eliçatheec ossatzen çuten merindadea eta merio edo ibar jaun bat, batzuetan bi, içaiten çuten administratione buru. Bacen, halaber, merindadeco junta edo bilçarra. Ibar jaun hauec regueren aguindupeco guiçonac ciren eta Bizcaico herrialde ossoan aguimpidea çuten cargüen (correjidorea, deputatuac, foru-alcateac) aguinduac bethearazten cituzten. Sei merindade berheici ciren Bizcaian XVI. mendea arte: Busturia , Uribe , Arratia , Bedia , Çornotza , Marquina , eta merindade guisa hartu çuten Durangaldea mende hartatic aurrera. Encarterriec ez çuten berez neholaco merindaderic ossatu eta merindadeetatic campo gueratu ciren Bizcaico hiriac.

Naffarroaco merindadeac Aldatu

Naffarroaco Resuman borz merindade nagussi içan ciren hassieran: Iruñeco merindadea edo mendialdea, Tuteraco merindadea edo Riberacoa eta Çangoça , Liçarra eta Naffarroa Behereco edo borthuez berçaldeco merindadea . Iruñeco merindadea bitan çathitua cen, eta 1407an sorthu cen Erriberrico merindadea . Naffarroa Behereco merindadean hirur bailerri berheizten ciren, Donibane Garaci, Amicuce-Oztibarre eta Bastida; Iruñeco merindadea Naffarroaco iphar-mendebalean çabalcen cen eta hiriburua bera eta gaineraco ibarrac berheizten ciren han; Çangoçaco merindadeac Naffarroaco iphar-ekialdea harcen çuen; Liçarraco merindadea Naffarroaco hego-mendebaleco lurretara çabalcen cen eta Tuteracoac hegoaldeco ribera lurrac harcen cituen. Tuteraco eta Çangoçaco merindadeen artean eguituratu cen Oliteco merindadea. Egun ere viciric dirau Naffarroa Garaian lurralde banaqueta honec.

Gaztelaco merindadeac Aldatu

Gaztela eta Leon eta Cantabria autonomi erkidegoetan merindade batzuc içan ciren. Burgosen Merindadeen escualdean ( merindadeac ) udalerri batzuc merindade icena daducate: Merindad de Valdivielso Merindad de Sotoscueva Merindad de Valdeporres Merindad de Montija Merindad de Río Ubierna eta Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja . Palencia eta Cantabria provincietan Merindad de campoo herrialde içan cen. Alfoz de Burgos herrialdean Merindad de Cuesta-Urria dago.

Referenciac Aldatu

  1. Harluxet Hiztegui Encyclopedicoa. Merindade. .
  2. Condaira. (Noiz consultatua: 2017-11-21) .

Campo estecac Aldatu