Leongo Resuma Iberiar peninsulaco ipha -mendebaldeco Erdi Aroco resumetaco at içan cen, Asturiasco Resumaren ondorengoa.

Leongo Resuma
Reinu de Llión
910 1301
Monarchia
Leongo Erresumako bandera

Leongo Erresumako armarria

Map Iberian Peninsula 1030-eu.svg
Leongo Resuma, laranja arguiz, 1030ean
Geographia
Hiriburuac León
Cultura
Hizcunça(c) Asturleonera , galaicoportuguesa ,
ancinaco gaztelania eta latina
Religionea Christautassuna
Historia
Sorrera 910
Eceztapena 1301
Aurrecoa
Emblema del Reino de Asturias.svg Asturiasco Resuma
Ondorengoac
Gaztelaco Koroa Banner of arms crown of Castille Habsbourg style.svg
Portugalgo Resuma PortugueseFlag1143.svg

909-1230 urtheetan Asturiasco regue Garcia I.ac (909-914) Leongo hirira eraman çuen gorthea, Alfonso III.a haren aitac eguin çuen beçala, eta hala sorthu cen guero Leongo regnua içanen cena, berez Asturiasco regnuaren jarraipena baicic içan ez cena. Leongo regnuaren eraguimpean ceuden garai hartan gaur egungo Galicia , Asturias , Cantabria , Euscal Herriaren mendebaldea, Gaztela , Leon , Duero ibaiaren aldeco lurrac eta Portugal ( Braga eta Oporto ), nahiz lurralde horietaco ascotan ez cen nehoiz erabat nagussitu.

X. mendean, araço ugari içan cituzten leondarrec musulmanequin , Duero ibaitic gora erraz igarotzen baitziren Cordobaco califaren osteac. Anso III.a Garceitz Naffarroaco reguearen garaian (1000-1035), Leongo regnua Naffarroaco koroaren mendean egon cen; ondoco urtheetan hassi cen gorphuzten Gaztelaco contherria. Traditione visigothoari jarraiqui, Hispaniaco regue eta emperadoretzat ceducaten beren burua Leongo regueec, baina musulmanen aurkaco borrocan (Reconquista) halaco arracastaric ez baitzuten içan, begui gaiztoz ikussi çuten Gaztelaco regnuaren sorrera.

1157an Fernando II.a Gaztelacoa Leongo regue ere içan cen, eta handic aurrera koroa bakar batera bildu ciren Leon eta Gaztelaco regnuac , bakoitzac bere eracundeac gorde bacituen ere. XII. mendean sorthu cen Portugalgo regnua , eta mende horren bucaeran bizcortu çuten musulmanen aurkaco borroca christau-statuec; Extremadura aldeco lurraldeetan barrena çabaldu cen Leongo regnua. Leongo eta Gaztelaco eracundeen arteco harremanac ez ciren onac içan.

1230ean desaguertu cen Leongo regnua (baina XIV. mendearen hassiera arte iraun çuten Leongo administratione-eracundeec). Handic aurrera, Gaztelaco provincia guisa iraun çuten luçaroan Leongo lurrec, reino de León (Leongo regnua) icena emaiten citzaien arren.

Salamanca içan cen XIV. mendetic aurrera Leongo hiri ospetsuena, universitateari esquer. 1833an berheici ciren Leon, Çamora eta Salamancaco herrialdeac, eta, 1979an, Gaztela eta Leon autonomia-erkidegoaren barnean utzi cituzten hirurac.

Ikus, gainera Aldatu


  Articulu hau Espainiaco historiari buruzco cirriborroa da. Wikipedia lagun deçaqueçu eduquia ossatuz .

Referenciac Aldatu

Campo estecac Aldatu