Gascoiniaco Contherria

Gascoiniaco Contherria eracunde feudala içan cen, Carlomagnoc 781an sorthutaco , Iphar Euscal Herria eta Akitania harcen cituena.

Historia Aldatu

Ludovico Pio Carlomagnoren semeac Vasconiaco duquerriaren barruan cegoen Gascoiniaco contherria jasso eta arhin hartu cituen bertaco usadioac, vascoienac ( latinez : Uuasconum ) hain çucen ere. Hori cela eta, 785ean , Paderborngo aitaren gorthera joan cenean, bere adineco gazte talde batequin eta vascoi ancera jancita aguertu cen: campoco tunica biribila, alcandora mahuca-asque, galçaluceac, calça eztendunac eta escuco lança. [1]

Contherria Aturriren haranean hedatu eta Baiona çuen hiriburua. Hego Euscal Herriarequin lothur estua omen çuen ( latinez : Spanoguasconia ) [2] .

830 . urthe inguru, Anso II.a Ansoc Carlos Burusoilaren aurka borrocatu çuen, contherriarequico bere escubideac mantenceco. Baina conde honec Vasconia duque bihurtua, duquerriarequin elkartu çuen lurraldea.

Aragoico condea cen Galindo Aznarez II.ac Acibela ezcondu çuen, Garcia Anso condearen arreba. Honen semea cen Guilen Anso Gascoiniacoac Garcia Ansoren alaba cen Urraca Garcia ezcondu çuen eta Anso VI. Guilen Gascoiniacoa çuten semea. Eudon Akitaniacoa , Guile handia Akitaniaco duque eta Poitierseco condearen semea 1033an bihurtu cen conde berria. 1063an contherri Akitaniaco duquerriari loth ceraucon, biec Guilen VIII.a Akitaniacoa condea buruçaguitzat baitzuten. Guero, Akitaniaco duquerriarequin batera, Anglaterraco reguearen lurraldeac bihurtu ciren. [3]

Hala ere, jadanic 1020 . urthean, contherriaren çathi batec, Iruñeco Resuma eta Vasconiaco duquerriaren artean signatutaco Itunari ezquer, banatu eta Laphurdico contherri sorthu çuen.

Referenciac Aldatu

Bibliographia Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu