Franciaco Statu Orocorrac

Statu Orocorrac [1] [2] ( francesez , États Généraux ) Ancinaco Regimeneco Francian resumaco tamentu (classe) guztien bilçarra cen. Regueac eçohico egoeretan bilcen cituen, crisialdi politicoren bati edo guerraren bati aurre eguiteco, edota arlo militarrean edo cerguetan lagunceco. Parlamentuec ez beçala, Statu Orocorrec ez çuten neholaco gaitassunic legueen edo justiciaren arloan, eta ez dira biac nahastu behar.

Statu Orocorrac irequitzeco eguna, 1789co maiatzaren 5ean.

Franciaco Philippe IV.ac sorth cituen 1302an , bere erabaquiec legitimatione handiagoa içan ceçaten, Aita sanctuac emandaco Ausculta fili iceneco buldaren aurka. Hastapenean, aphezteria, noblecia eta hiri onen ordezcariac bilcen cituzten eta, 1484ra arte, oïl hizcunçaco eta oc hizcunçaco lurraldeec Statu Orocor berheciac cituzten. Francian 1789ra arte seguitu çuten bilcen. Azquenac, Luis XVI.ac deith cituen Statuaren çorra quittatzeco, baina ekainaren 27co Pilotalekuco Cinaren ostean, Bilçar Nationalac ordeztu cituen Statu Orocorrac.

Anceco bilçarrac Herbeheretan ( Statu Orocorrac ), Anglaterran ( Parlamentua ), Scotian ( Parlamentua ), Naffarroan ( Gortheac ) edo Germaniaco Romatar Imperio Sanctuan ( Dieta ), berceac berce, sorthu ciren cio berdinsuac cirela medio. Içan ere, regueen (edo nobleen) bothereac çabalcean, systema feudalaren oztopoa topatu çuen. Feudalismoaren indarrequi elkarlanean aritu behar içan çuten haiengandic lagunça eta aholcua ( auxilium et consilium latinez ) lorceco.

Statu Orocorrac Erdi Aroan Aldatu

Statu Orocorren lehen bilçarra 1302an guerthau cen, Franciaco Philippe IV.ac deithut . Horren aurretic, hambait aurrecaric lehenengo pausoac eman cituzten. Hiribildu nagussietaco ordezcariac cembaitetan regueac bilduac ciren jadanic; Philippe III.aren aguindupea nobleciaren eta aphezteriaren bilçarrac egon baceuden, nahiz eta bi statuec erabaquiac berheicita hartu.

Philippe Ederraren eta Bonifacio VIII.aren arteco gathazcac ekarri cituen 1302co Statu Orocorrac. Quinca larri horretan, regueac hirur statuen aholcua jasso nahi çuen. Reguealdi horretan berce batzuetan deithu cituen regueac, lagunça edo dirua emaiteco: demborac aurrera eguin ahala, dirua içan cen deialdia eguiteco cio nagussia.

Neurri batean, Statu Orocorren ossaqueta bethi berbera içan cen. Lehen Statuco quideac (apheçac), Bigarren Statucoac (nobleac), eta Hirurgarren Statucoac , (gaineracoac) bilcen cituen bethi. Nolanahi ere, urtheac joan, urtheac ethorri, haien benetaco botherea aldatuz joan cen. Adibidez, XIV. mendean , regueac ecin çuen cerga orocorric sorthu. Koroaren mempe çuceneco lurraldeetan ere, horrelacoric eguin ceçaqueen, baldin eta justiciaren mailaric altuena haren escu bacegoen, bercela ez. Hiribildu privilegiodunec beren buruari cergac jarceco escubidea ceducaten. Beraz, cerga orocorrac bilceco, jaun ecclesiastico eta laicoen cein hiribilduen baimena behar çuen regueac. Diru-lagunça horiec ephe labur bateracoac içanda, Statu Orocorrac nahico maiz deitzen cituzten, eta regueen gaineco botherea ez cen makala.

Alabaina, XIV. mendeco bigarren erdian, Koroaren mempeco lurralde ossoan cehar bilcen ciren cembait regue cergac irauncor bihurceco joera içan çuten, Statu Orocorrec eguinico vozquetac gorabehera. Erraite bateraco, Franciaco Johannes II.a anglesec atzeman çutenean, hoguei urthean rescatea ordainceco beharrezco cergac bildu ciren Statu Orocorrec neholaco vozquetaric eguin ez çutela, nahiz eta urthe horietan batzartu. Demboraren poderioz, XV. mendearen bigarren erdiraco, cerga nagussiac ( thaille icenecoa, lagunçac eta gabela ) irauncor bilhacatu ciren Koroaren onuraraco, batzuetan Statu Orocorren baimena emanda (hala, 1437an laguncen casuan).

Luis XI.aren heriotzaren ostean, hirur ordenetaco ordezcariac elkarlanean aritu ciren cergac berresteco escubidea berriro escuratzeco. Thaille ceritzona bi urtheraco bakarric vozcatu çuten eta, aldi berean, Carlos VII.aren reguealdiaren amaieran iritsi cen maila jaitsi çuten. Halaber, bi urthe horiec amaitu aurretic regueac deithu behar cituen cina lorthu çuten, baina hitza ez cen gorde, eta 1560ra arte ez cituzten berriro deithu.

Referenciac Aldatu

Campo estecac Aldatu