Fidel V. Ramos
Fidel Valdez Ramos ( Lingayen , 1928co marchoaren 18a - Macati , 2022co uztailaren 31 ) philippinar militar eta politicaria içan cen. Philippinetaco Republicaren lehendacaria içan cen 1992 - 1998 bitartean.
Vicitza Aldatu
Campo Araçoetaco ministro içandaco diplomatico eta leguebilçarquide baten semea da. Statu Batuetan, West Pointeco Academia Militarrean, eta Illinoisco Universitatean egui cituen ikasquetac. Coreaco Guerran parte hartu çuen, eta Philippinetaco Ekinça Civileco Taldeco Statu Nagussico buruçaguia içan cen (1996-1968), Vietnamgo Guerran.
Ferdinand Marcos lehendacariaren governuan (Marcosec hautescundeen bidez lorthu çuen lehendacaritza 1965ean eta 1969an, baina hirur urthe gueroago constitutionea deuseztatu çuen, eta dictadura eçarri çuen Philippinetan), Philippinetaco Policiaren buru içan cen, eta Gudarostearen Statu Nagussiaren buruordea, 1981etic 1986ra bitartean. Marcos lehendacariaren lagunçaile estuenetaco bat içan cen. Aitzitic, 1986an, botherea harceco phiztu cen borrocan, Corazón Akinoren alde eguin çuen, Marcosen dictaduraren aurkaco herri-muguimenduaren alde, hain çucen.
Democracia nagussitu cenean, Akinoren lehendacaritzapean, Statu Nagussiaren buruçagui eta Defensa Nationalaren arduradun icendatu çuten. Hurrengo urtheetan, Corazón Akinoren aurkaco statu-colpe saio batzuc çapuztu cituen, eta horrec eman ceraucon ospeari esquer, Akinoren ondorengo guisa aurkeztu cen 1992co lehendacaritzaraco hautescundeetan. Urthebethe lehenago, ministro-cargua utzi çuen, eta bere alderdia sorthu çuen. Alde chiquiz irabaci çuen, eta Philippinetaco Republicaren hamabigarren lehendacari bihurtu cen, catholicoa ez cen aurrenecoa.
Bere aurreneco cereguinac energia- eta economia-crisiari aurre eguitea, eta communisten eta musulmanen guerrilla-ekinçac desaguerceco neurriac harcea içan ciren. 1997co irailean, manifestatione gendetsu baten ondoren, atzera eguin behar içan çuen bigarren aguintaldia lorceco constitutionea berritzeco bere ahaleguinean. 1998an, Joseph Estradac , ordu arte lehendacariorde içandacoac, hartu çuen lehendacari-cargua, maiatzeco hautescundeetan hautagai officialista José de Venetia , Ramosen babesa çuena, garhaitu ondoren.
Referenciac Aldatu
- Articulu honen eduquiaren çathi bat Lur hiztegui encyclopedico tic edo Lur encyclopedia thematico tic cherthatu cen 2011/12/26 egunean. Eguile-escubideen jabeac, Eusco Jaurlaritzac , hiztegu horiec CC-BY 3.0 licenciarequin arguitarat ditu, Open Data Euscadi webgunean .