Errolanen cantua , francesez La Chanson de Roland , francesezco litteraturaco lan nagussia da. Frances çaharrez idatzitaco poema epico bat da, Erdi Aroco eguitandi canta heroiei buruzco poemen artean çaharrena eta eçagunena. Turoldo iceneco personaia batec ustez idatzia, poemaren azquen lerroac honela baiterauco/baitio: Ci falt la gueste ke Turoldus declinet . XI. mende bucaeran idatzia bada ere, hirur mende lehenagoco, 778 . urtheco Orreagaco gudua aleguia contatzen du.

Errolanen cantua irudicatzen duen Erdi Aroco irudi bat.
Francoen armadaren sunsipenaren irudia (Errolanen cantuaren liburu batetic)
Carlomagno regueac Errolan hilic aurkitzen du (XIV. mendeco miniatura)

XII. mendetic XIV. mendera çabalcunde osso handia içan çuen Franciaco Resuma n, baina baita handic campora ere, berheciqui Donejacue bide co eraiquinetaco iconographian. Gueroztic, XIX. mendean, Franciaren historiographia n berphiztu eguin çuten 1877tic aurrera, francestassuna ren symbolo goren bihurtuta eta nahitaezco hezcunça eçarri berrian historian iracatsia. Euscal mythologia n aztarna utzi çuen, Errolan personaia mythologico indarsuan heçurmamitua.

Textuinguru historicoa Aldatu

Poeman contatutaco historioa guerthacari historico batean oinharritzen da, 778. urtheco abuztuaren 15eco Orreagaco guduan , hain çucen. Francoen regue cen Carlomagno cembait buruçagui musulmanequin elkartu cen berce batzuen aurka. Bere tropequin musulmanec hartutaco Zaragoza hartu nahian cebilela, saxoiec bere lurrac erassotzen cituztela eta Akitanian alchamendu bat hassi cela ençun çuen eta etcheraco bidea hartu çuen. Francoec Ebroren ibaierceco gothorleku musulmanen contra hassitaco ekinça militarren aurrean naffarrec neutraltassunez jocatu çutenez, Carlomagnoc bidean Iruña erassotzeco aguindu çuen. Iruña çaharra sunsitzearen ondorioz beharbada, euscaldunec 778co abuztuaren 15ean Orreagan Errolan condearen aguindupean cihoacen tropen atzeragoardia erasso çuten. Berce batzuec, berriz, Lupo duque vascoia jotzen duten erassoaren burutzat. Orreaga inguruco Astobizcar iragambide naturalaren ingurumarian bildu ciren vascoi guztiac, christautuac eta pagano cirautenac. Francoen armadaren atzealdeco ia soldadu guztiac hil cituzten naffarrec: berceac berce, Errolan , Bretainia escualdeco condea. Huraxe içan cen garai hartaco armadaric ahalsuena cenac nehoiz pairatu behar içan çuten porrot bakarra [1] [ Bethico hautsitaco esteca ] .

Guerthaerac eta eguileen ethniaren aiphamenac ondo adiaracita gueratzen dira VIII. mende eta ondorengo urtheetaco haimbat chronicatan (Einhard, Astronomus). Aldiz, XI. mende bucaeraco textuinguruan, Gurutzadac hassiac cirela, poemaren sorçaileac historiaco guerthaerac moldatu cituen musulmanen contraco propaganda functionea bethe ceçaten.

Haria Aldatu

Zaragozaco Marsilio regue mairuaren baque escainçaz hitz eguiteco Carolus Handiac Errolanen aitaguinharrea den Ganelon bidalcen du. Errolanec bere heriotza desiratzen duelacoan, Ganelonec Errolan buru duen atzeguardia erassotzeco tractua eguiten du Marsiliorequin, bera Carolus Handiaren ondoan gueratzen den bitartean.

Mairuec Orreagan erass çuten Errolanen atzeguardia, olerquian contatzen den beçala. Errolanen lagunmina cen Olivier çaldunac mairuen ethorreraz ohartarazten derauco/dio Errolani, baina honec refusatu eguiten du Carolus Handiari lagunça escatzeco olifanteac jotzea. Errolanec eta bere guiçonec ausardiaz eguiten derauete aurre beraiec hoguei halaco diren mairuei, baina azquenean eta 60 bat guiçon bakarric gueratzen çaizquiola, olifanteac haimberceco indarrez jotzen du, non lehertu eguiten baita. Olifantea adituta, Carolus Handiac ez du pensatzen atzecoac arriscuan daudenic, baina azquenean haiengana jotzen du. Bitartean, Errolan eta Turpin arçapezpicua bakarric gueratzen dira viciric guda thoquian. Mairuac ihesean jarcea lorthu badute ere, biac hilçorian gueratzen dira. Hil baino lehen, Errolanec haitzurdin baten aurka joaz Durandal bere ezpata phuscatzen saiatzen da, baina ez du lorcen. Azquenean hilcen da.

Carolus Handia guda thoquira iristen deneraco, Errolan hila da. Mairuen atzetic abiatzen da eta azquenean, mairu armada handi baten aurka eguiten du borroca eta mairuac sunsitu eguiten ditu. Aix-la-Chapelle herrira itzulcen da Carolus Handia eta bertan Oliveiren arreba eta Errolanen andregaia den Aude ederrari berri tristea emaiten derauco/dio. Aude hil eguiten da berria ençundacoan.

Versioneac Aldatu

Escuizcribuaren haimbat versione ezberdin daude, XII. eta XIV. mendeetan çuen ospearen adiarazgarri. Versioneric çaharrena Oxford escuizcribua dugu, 4.004 lerro ditu (cembaquia arguitalpen berriagoetan aldatzen da) eta XII. mendeco erdialdean (1.140 eta 1.170 urtheen artean) idatzi cela uste da.

Eguianz historicoa Aldatu

Ciurçat jotzen da historialarien aldetic, Errolanen armadari Orreagaco guduan erass ceraucoten/ciotenac ez cirela mairuac içan, vascoiac baicic, Carolus Handiac bere itzuleran Iruñea hiria sunsitzegatic mendecua harceco

Erdi Aroan cehar, soldadu francesec Errolanen cantua guduen aurretic abestu dutela aiphatu dute historialariec.

Berce lan batzuc Aldatu

Cantuaren çathi bat Aldatu

≪Carlomagnoc Espainia sunsitu du; bertaco gazteluac hartu ditu eta hiriac borchatu ditu. Carlomagnoc berac derauco/dio guerra amaitzear dela. Emperadorea Francia goçoranz doa, çaldiz. Errolan condeac lançari lothuta jarri du çutoihala, goraca, eta ceruranz alchatu du: keinu hori eguitean, francoec escualde ossoan eçarri dituzte beren campamentuac. Bitartean, haran çabaletan cehar, fedegabeac doaz çaldiz, beren cotez estalita, casqueta lothuta, ezcutua lephoan jarrita, ezpata guerrian estutua eta lançac kordatuta. Mendi batzuen gailurrera iristean, oihanarte batean guelditu dira. Laurehun milla dira, egunsentiaren çain. Jauna! Hau atsecabea francesec ez jaquitea!

(...) Gudua itzela eta gogorra da. Erroldan ethengabe ari da etsaiac çauritzen, bai eta Oliveros ere. Arçapezpicuac jada eman ditu milla colpe baino guehiago, eta harc beçala, hamabi pareec, bai eta francesec ere, denac batera erassoca.

Ehunca eta millaca pagano hil dira. Ihes eguiten ez duenac ez du guero ihesbideric içanen: nahi eta nahi ez, bertan utzico du vicia. Francoac beren euscarriric onenac galcen ari dira. Ez dituzte guehiago beren gurhassoac eta sendia ikussico, ezta Carlomagno ere, haitzartean haien çain dagoena. Francian ekaitz raro bat sorthu da: trumoiac eta haice indarsua, euria eta chingorra, barra-barra. (...)

Batzuec erran dute: -Hau da demboren amaiera, iritsi da munduaren amaiera!

Baina ez da eguia, ez daquite: dolu ikaragarria da, Erroldanen heriotzagatic.≫

"Erroldanen cantua", XI. mendearen amaiera.

Ikus, gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu