Visigothoac [1] (behe- latinezco visigothu icenetic; eta hori, gothicozco west «sartalde» eta gothus «godo» hitzetatic) ethnia bat içan ciren, godoen bi adar nagussietaco bat. Ostrogodoec ossatze çuten berce adar nagussia. Migratione garaian , visigothoa içan ciren Romatar Imperioari erass ceraucoten/cioten germaniar herrietaco bat. Roma arpilatu çuten lehenengoac içan ciren. Horren ostean, Provençan eta Iberiar peninsulan cocatu ciren. Romatar Imperioaren gaimbeheraren ondorengo bi mende eta erdian, visigothoec paper garrancitsua jocatu çuten Europaco politican.

Visigothoen resuma V. mendean ,
hiriburua Tolosa Occitaniacoa cela.

Historia Aldatu

 
Visigothoen migrationea, 376-418. urtheen bitartean.

Visigothoec, hunoec bulçatuta Carpato aldetic eta Transsilvaniatic ihes eguin, Danubio ibaia ceharcatu (375. urthe inguruan) eta Valente romatar mperadorea Hadrianopolisen garhait çuten (378, mendebaldeco godoac).

Teodosio I.a emperadoreac Tracia eta Mesiaco lurraldeetara (egungo Bulgaria ) bulçatu cituen (382), eta, Arcadio emperadorearen garaian, Italia aldera abiatu eta Roma hartu eta birrindu çuten.

Honorio mendebaldeco romatar emperadorearen garaian, Galia (412) eta Hispania (415) aldera eraman cituen Ataulfo buruçaguia , eta azquen horretan sueboac , alhanoac eta bandaloac uxatu cituzten sartaldera eta Iphar Africa aldera. Romatar Imperioaren babesarequin, visigothoac Galia eta Hispania bitartean egoquitu ciren, egungo Provença eta Catalunian nagussiqi , baina porrota içan çuten Akitaniaz eta Euscal Herriaz jabetzen saiatu cirenean.

Francoen regue Clovisec menderatu cituen Vouilléco guduan (507). Orduan, ipharralderaco cerabilçaten asmo guztiac utzi, eta Septimania nahiz Cataluniari eutsiz, Hispania barnera jo çuten, eta hiriburua Barcelonatic Meridara eraman çuten.

Justiniano I.aren garaian, biçanciarren erassoar ecin aurre eguinic, Atanaguildo regue visigothoac Andalucia eman cerauen/cien biçanciarrei (554), eta hiriburua Toledon jarri çuen (555).

 
Arrano-itchuraco fibula , visigothoe eguina.

Euscaldunençat lehen çailtassun handiac Arrioren aldeco azquen regue Leoviguildorequin ethorr ciren, 574. eta 581. urthe bitartean romatarren garaico Hispania ossoa bere mendean hartu nahi baitzuen. Galician babesturico sueboac garhaitu cituen 585. urthean, eta biçanciarrac egotzi cituen Andaluciatic. 589an Recaredo haren seme eta oinordeco cena catholicismora aldatu cen, eta era horretan amaiera eman cerauen/cien religione-gatazquei.

Recesswinto reguearen garaian (653-672), godoen eta hispano-romatarren arteco leguezco batassuna gauçatu cen, eta handic aurrera regue godo guztiac euscaldunen aurka borrocatu ciren. Pyreneoez haraindico euscaldunei esquer, visigothoec ez çuten behin ere euscaldunac beren mende eduquitzea lorthu, dirudienez.

Musulmanen conquista Aldatu

711. urthean, Tariquec çucenduta, berbereen armaac Gibraltarco itsasartea igaro çuen, oinordetza-araçoengandic visigothoen artean sorthutaco guerra civiliean escu harceco. Beraz, VIII. mendearen hassieran musulmanac Espainia hegoaldean sarthu ciren; musulmanei aurre eguin ecinic, Rodrigo regueac Guadaleteco gudua galdu çuen (711), eta urthe bereco urrian Taric ibn Ciyad arabiar buruçaguia Toledon sarthu cen jaun eta jabe. Laur urthe gueroago, arabiarrec Zaragoza hartu çuten, eta hala galdu cen bethico Hispaniaco resuma visigothoa.

Musulmen garhaipena urthe gutitan eman cen. Guadaleteco gudua eta guero, cembait canmpaina militar eguin cituen Tariquec peninsulaco hegoaldean. Bertan ez çuen aurkari ascoric aurkitu. Hori ikussita, Tariquec pensatu çuen erraz conquistatuco çuela peninsula, et Africaco ipharraldeti iritsitaco erreforsuac erabiliz -arabiar gudariz ossatutaco erreforsuac-, armada handiago sorthu çuen; Tariquec berac çucendu çuen, Africaco ipharraldeco arabiar governadorearequi -Musarequin- batera.

Armada hori Toledora joan cen, monarchia visigothoaren hiriburura, eta erraz conquistatu çuen hiria, ez baitzeraucoten/baitzioten gogor aurre eguin. Raçoin asco egon içan çuten cerikussia musulmanen conquist azcarrean. Haimbat escualde governatzen cituzten aristocrata visigothoe -Teodomiro (peninsulaco hego-ekialdea), Casius (Zaragoza) eta abar -ituna eguin çuten musulmanequin, eta haien aguintepean jarri eta cergac ordaincen hassi ciren, jauntassuna ez galceco et lehenengo religioneari eusteco. Gauça bera eguin çuten juduec. Horrez gain, herritar batzuec ez çuten atseguin monarchia visigothoa, eta invaditzaile musulmanen alde eguin çuten.

Referenciac Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu