Vascoiac
Vascoiac eta inguruco tribuac vici ciren lurraldeen mappa, C. o. I. mendean, gaur egungo Euscal Herria ere agueri dela.
Jathorrizco mendea: Eceçaguna. C.a. III. mendearen aurretic
Ethnia: euscaldunac
Hizcunça: aitzineuscara
Hiri nagussiac: Pompaelo ( Iruñea ), Calagurris ( Calahorra ), Oiasso ( Irun inguruan)
Mugac: Mendebaldetic barduliarrac , ipharraldeti Bizcaico golkoa eta akitaniarrac , hegoaldetic beroiac eta celtiberiarrac , eta ekialdetic iacetarrac eta suesetarrac .
Gaur egungo cocalekua: Naffarroa Garaia , Guipuzcoaren ipha -ekialdea, Aragoiren ipha -mendebaldea eta Rioxaren ipha -ekialdea.

Vascoiac [1] ( latinez : vascones, wascones ) romatarren ethorrerare aurretic hassita eta Erdi Aroaren hassierarain gaur egungo Naffarroa Garaian , Guipuzcoaren ipha -ekialdean, Rioxan eta Aragoi ipharraldea vici ciren ancinaco tribu bat ciren. Gaur egungo euscaldunen arbass içan ciren tribuetaco bat dela jotzen da. Romatar imperioren amaieraren ondoren, vascoiac oraindic idatzico ithurrietan aguercen dira IX. mendera arte.

Romatarren garaia Aldatu

Burdin Aroco umetcho vascoi baten gorphuzquiac aurkitu cituzten etche baten barruan.

Garai hari buruzco informatione ia guztia romatarrengandic dathor. Akitaniar edo cantabriarrec ez beçala, badirudi vascoiec beren statusa Romatar imperioarequin negociatu çutela. Sertorioren guerran , Pompeioc bere basea vascoien lurretan eçarri çuen, eta bere icenarequin Pompaelo hiria sorthu çuen, lehendic existitzen cen Iruñea vascoi herriaren gainean. Ebroco harana ( Aguer Vasconum ) romaniçatu cen arren, ez cen halacoric guerthatu eremu menditsuetan ( Saltus Vasconum ).

Claudio Ptolomeoc vascoiac describatzen ditu bere Geographia idazlanean [2] , eta 16 hiri aiphatzen ditu: Allauona , Andelos (Mendigorria), Bituris , Cascantum ( Cascante ), Curnonium , Calagurris (Calahorra), Eturissa (ez da aurkitu cehaztassunez), Ercavica (ez da aurkitu cehaztassunez), Gracurris (gaur egungo Alpharo, Rioxaco ekialdeco mugan) , Iacca (gaur egungo Jaca, Aragoi aldean) , Nemeturissa , Oiasso (Irun aldean), Pompaelo (Iruña), Muscaria , Seguia eta Tarraga .

Lehen aiphatu denez, badirudi romatarrac alderdi menditsuetan ez cirela fincatu; beraz, inguru horretaz contatzen deraucutena ez da osso fidagarria. Bizcaian, adibidez, aztarna osso guti aguertu dira. Ibaiçabaleco itsasadarrean romatar hampon batzuc aguertu ciren, baina theoria gailenac derauco/dio itsassonciec Galiaraco bidean Euscal Herrico costaldea ekaitzetatic babesteco erabilcen çutela. Foruan , Guernic ondoan, romatar ança duten etche batzuc aguertu dira; aguian, itsassonci horietaco bat costaldean ondoratutacoan romatarrec eguina. Guipuzcoan badirudi meateguiac cituztela Aiaco Harrietan, eta meategui horiec ustiatzen jarraitu dira XX. mendera arte. Badirudi meateguia ustiatzeco eta handic imperioco berce leku batzuetara minerala eramaiteco herri bat sorthu çutela: Oiasso , alegui . Baina costaldeco aztarna horiez gain ez da berceric aguertu; beraz, Euscal Herrian vici ciren tribuei buruz informatione ithurri urria dira.

 
Vascoien arrançaco sarearen contrapisua.
 
Vascoien catilua.

Erdi Aroaren hassiera Aldatu

Bagaudac Aldatu

Dirudienez V. eta VI. mendeetan liscar latzac egon ciren vascoien lurretan, eta historialari ascoc bagaudaeei , feudalismoaren aurkaco matchinadeei lothuta ikusten dituzte. V. mendean, Hidacio historialari eta aphezpicuac suaviarrec "Vasconietan" eraguindaco chiquicioneen berri emaiten du. 469. urthean Hidacio hil eta, gueroztic, ez dago orduco guerthaeren contaqueta garaiquideric. Harrezquero, vascoiec hiriari lothutaco herritarrac içaiten aguerceari utzi ceraucoten/cioten eta, aldiz, mendietan dabilen herritzat jo cituzten germaniar herrietaco croniquec.

Berçalde, VI. mendeaz gueroztic, vascoiac ez ciren romatarren garaico Vasconiaren muguetan aguercen. Aldiz, ascoz lurralde guehiago aguercen dira haien eremuan: Novempopulania , Pyreneo inguru ia ossoa eta Iruñeaz mendebaldera Cantabriaraino ceuden lurralde guztiac. Ancinatean aiphatuac ciren egungo Euscal Herrico gainonceco berce herriac, ordea, galdu eguin ciren bethico: Hidacioren aiphamene ondoren ez da guehiago haien berriric documentuetan. Ondorioz, aro horretan jada ecinezcoa cen vascoien eta ustez euscaldunac ciren inguruco herriac ( barduli , caristiar , autrigoi , tarbeliar , ausquiar ...) berheiztea, eta vascoiac berceric ez dira aguercen.

Visigothoac Galian (eta berheciqui Novempopulanian) içan ciren bitartean, ez çuten vascoiequin aguerico liscarric içan. Hala ere, nola Garonaz hegoaldeco lurraldean hala Ebro inguruco Tarraconensis lurraldean bagaudeen alchamendu social larriac guerthatu ciren, historialari ascoc vascoiei lothuta ikusten dituztenac. VI. mende amaieran revolta guiroa nagussitu cen Pyreneoez bi aldeetan, eta vascoiac Akitania (beharbada Tolosa Occitaniaz mendebaldera) erassotzen aguercen dira. Iberiar Peninsulan, berriz, Leoviguildo vascoiei gailendu citzaien borrocan, eta haien lurraldearen çathi handi bat (" partem Vasconiae ") menderatu çuen, baita bertan Victoriacum gothorlekua sorthu ere (Iruña-Veleia beharbada).

Lehen eracundeac Aldatu

Vascoien lehenengo lurralde-eracundea Franco Merobinguioec sorthu çuten Bordele eta Tolosa Occitania artean Garona ibaia ardatz hartuta, vascoiac oimpean hobe içaiteco: Vasconiaco duquerria , gueror Gasconia bihurcecoa Guenial içan çuten lehenengo duquetzat eta ondoren ethorri ciren Merobinguioen berce bi duque. 635ean vascoiac matchinatu eguin ciren Novempopulanian, eta Arnebert duquea buru çuen garai hartaco expeditione handiena bidali çuten Tolosatic haiec menderatzera. Vascoiec expeditionearen çuthabe bat birrindu çuten Çuberoan, baina ordainetan vascoien une goçoac ez çuen luçaro iraun eta, guerthaera horren ondoren, francoec azpiratu eguin cituzten.

Vasconiaco Duquerria Aldatu

Articulu nagussia: « Vasconiaco Duquerria »

VII. mende erdialdera, Vasconiaco duquerria Pyreneoez hegoaldera hedatu cela dirudi, baina ez du muga arguiric. Visigothoac vascoien contra guducatu ciren egungo Naffarroa Garaiaren erdialdean. Orduan, Oliguitum (egungo Olite edo "Erriberri") sorthu çuten visigothoec vascoiac hiriratu eta oimpean içaiteco, alferric baina. 711n Rodrigo regue visigothoa Iruñean vascoien contra borrocan cela, musulmandarren invasionearn berri içan çuen eta Hispania hegoaldera abiatu cen. Bitartean, Pyreneoez ipharraldera vascoiac maiz aguercen dira akitaniarren indar militarretan Galia ossotic, bethiere Akitaniaco Duquearen cerbitzutan. Vascoiac Akitaniaco armadaren çuthabe nagussi içaitera heldu ciren VIII. mende ia ossoan.

Naffarroa eta vascoiac Aldatu

Vascoiec jarrera practicoa eta ascotaricoa içan çuten musulman ethorri berriequin, eta haiequin itunac signatu cituzten haimbat alditan: lehenengo aldiz, Iruñea bera 716 aldera errenditu cenean. Hain çucen, alliança horiec profitatuz (Tuteraco Banu Casiac alliat hartuta), 824 urthean Iruñeco Princerria edo Resuma sorth çuten Naffarroa aldeco vascoiec. Harrezquero, Pyreneo mendebaldeaz hegoaldeco vascoiac francoetatic asque eta independente içan ciren. Pyreneoez ipharraldera, berriz, vascoiac francoen mendeco gueratu ciren berce 30 urthez, Duquerriaren barnean. Duquerrian gueratutaco vascoiec, baina, "vascoi" icena soilic atchiqui çuten, mendeen poderioz "gascoi" bihurtuta. Vascoiac beren euscalduntassuna galduz joan ciren IX. mendetic XI. mendera, eta romancea ( gascoia ) nagussituz joan cen lurraldearen guehienean ( Gascoinian ) bitarte horretan.

Referenciac Aldatu

  1. Euscalçaindia . (2015-1-30). 174. araua: Ancinateco herriac. Ekialdeco eta Europaco herriac. , 3 or. .
  2. Ptolomeo, Claudio: Geographia. 2. liburuquia, 6.66.

Ikus gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu