Bagaudac ( latinez bagaudae ) Galia eta Hispaniaco provincia romatarretaco nekaçari-taldeac içan ciren, Behe Romatar Imperioan , II. mendetic V. mendera , jauncho handien eta Romatar Imperioaren aurka alchatu cirenac. Bagauden matchinada nagussia V. mendearen lehen partean içan cen, Euscal Herrico lurraldeetan.

Lehen matchinada eçaguna 285ean içan cen, eta indarric guehiena V. mendeco invasione germaniarrequin eduqui çuten, Behe Romatar Imperioaren crisian. Matchinada horiec içan ciren Romatar Imperioaren deseguin içanaren raçoinetaco bat.

Historia Aldatu

Latifundisten guehieguiquerien eta aguintari romatarrec eçarritaco cergac ordaincearen aurka asaldatu ciren nekaçariac, baina ez çuten arracastaric içan, eta alchamendu bakoitzean çaphaldu eguin cituzten. Vascoien lurraldeetan guerthatu ciren berheciqui bagauden alchamenduac: Pyreneoen bi aldeetaco Euscal Herrian urthe ascotan iraun çuen matchinadac, 269 . urthean hassi eta 285ean Diocleciano emperadoreac amaiera eman ceraucon arte. Bagauden matchinada nagussia V. mendearen lehen partean içan cen, Euscal Herrico lurraldeetan (ipharraldean nahiz hegoaldean). Romatar imperioa gaimbehera cethorren aiphatu mendean eta visigothoen pressioea gogortuz; aldi berean, egonecin sociala areagotu eguin cen; euscaldunac beren ascatassunaren alde borrocatu ciren [referencia bhar] . Asterio general romatarraren aurka 441ean borrocatu ondoren, 443an Merobaudesen tropa romatarren aurka galdu çuten bagaudec Aracaelin (gaur egungo Uharte Araquil edo Araciel iceneco Erdi Aroco herri hustua, Corella ondoan). [1] Ondoco urtheetan, militar romatar ( Basilio generala) nahiz visigothoequin ( Teodorico II.aren tropequi ) borrocan jarraitu çuten, 456 arte.

Bagaudac textuinguru çabalean Aldatu

Romaco Behe Imperioan, eta aguimpide centralac eraguina galdu içanaren ondorioz, matchinada ugari içan cen imperioaren aguimpidearen contra.

Bagaudac, Galiaco (Francia) eta Hispaniaco (Iberiar peninsula) nekaçari asaldatuac, Galian aguertu ciren lehenengo aldiz, C. o. III. mendean, barbaroen invasioneec eta dynastien arteco borroquec imperioaren aguimpidea murriztua çuten unean. Hispanian, Tarraconensis provincian cehatzago, C.o. V. mendecoac dira muguimendu honen lehen berriac, Galiacoaren anceco egoeretan guerthatuac.

Ancinaco idazleec classe aphalac osso gutitan aiphatu içanetic dathor bagaudec historiographian sorthu duten interessa. Muguimendu garrancitsua içan cen hura, matchinada handiac bulçatu baitzituzten statuaren contra, eta barbaroequin conspiratu ere eguin baitzuten.

Hala ere, bagauden guiçarte-muguimendua ez da batere ondo eçagutzen, haien aiphamen idatziac osso guti direlaco berheciqui, eta cehaztugabeac eta çathicacoac direlaco gainera.

Euscal Herriari dagoquionez, eguile batzuen ustean, Tarraconensis-eco matchinada horiec vascoien lurretan bakarric guerthatu ciren, osso guerthaera berheciac baitira, baina matchinada horiec berez Tarraconensis-eco iphar-ekialde ossoan içan ciren, eta, horretaz gainera, textuetan ez dira aracelitar bagaudac edota Taraçonacoac bakarric aiphatzen (vascoi lurretan biac); bada, orobat, documentuetan Zaragoza eta Lleidaco escualdeetaco bagauden aiphamenic ere (vascoienac ez ciren eremuetan biac).

Eztabaida historiographicoac bi auquera escaincen ditu: guiçarte-muguimendua edo natione-muguimendua [referencia bhar] .

  • Lehen casuan, sclavoen eta colonoen eguinçac içaitea harcen da batez ere contuan, eta jabe handien contraco reactionetzat harcen dira matchinada horiec.
  • Theoria nationalac, berriz, “bertacoac içaitea” nabarmencen du berce edocer raçoiren gainetic, eta “nationalismoen” eracusgarri guisa açalcen du bagauden gathazca hura, Galian celticoa içan omen cena eta Hispanian, berriz, vascoia.

Baina eçaugarri horiequin bakarric ecin da muguimendu hura nolacoa cen guztiz explicatu, eta historialariac ez dira ados jarcen; beraz, auci hori, ciur asco, hobeto açaldu daiteque araçoaren bi alderdiac contuan hartuta: Coldo Larrañaga iracaslearen erranetan, latifundistac vs. lur jabe chiquiac alde batetic; eta bercetic, abelçainçan oinharritutaco vicimodu indigena traditionala vs. latindar jathorrico necaçal eguitura. [2]

Referenciac Aldatu

  1. Sanz Huesma, Francisco Javier. (2008). «Merobaudes en Hispania (443 d. C.)» Habis (39): 363–368. ISSN 0210-7694 . .
  2. Euscal herriaren historiaz. Servicio Editorial, Universidad del País Vasco 1985- ISBN 84-7585-022-7 . PMC 434469635 . (Noiz consultatua: 2020-02-08) .

Campo estecac Aldatu