Arabaco lautada Arabaco erdialdeco lautada da, Arabaco sei escualde geographico edo naturaletaco bat, muga naturalac eçarcen derauzquioten mendiec inguratua. Gasteizco eta Aguraingo quadrillen lurralde ia ossoa, Çuiaco quadrillaren hegoaldea eta Añanaco quadrillaren ekialdea harcen ditu; guztira, docena bat udalerriren lurrac. Udalerri horietatic gendetsuenac Gasteiz eta Agurain dira.

Arabaco lautada ekialderanz Otaçu aurrean dela
Arabaco lautada Gasteiz ekialdetic (Las Neveraseco muinotic) ikussia.

Ingurune naturala Aldatu

Ipharraldean Elgueaco mendilerroac , Urquillacoac eta Alçaniacoac banatzen dute Debagoiena eta Goierritic ( Guipuzcoa ). Hego-ekialdean, Enciaco mendilerroa Lautada eta Arabaco ekialdean dagoen Harana eta Mendialdearen artean cocatuta dago. Gasteizco mendiac azqueni Trebiñu eta hiriburuaren artean luçatzen dira. Gailur asco milla metroz goracoac dira (Mugarriluce 1.108 m, Malkorra 1.245 m, Pimpil 1.291 m, eta Araiz 1.442 m), eta ascotan borcehun metroz gaindico amildegui saconac sorcen dituzte.

Bi ibai nagussi dira: Çadorra , escualdea ekialde-mendebalde norabidean ceharcatzen duena; eta Ciraunça , mendebalde-ekialde norabidean Naffarroa aldera doana.

Ossaera geologicoaz, Arabaco ildoa deithutaco unitate sinclinalean sarcen da Lautada; osso handia da, Arabaco lurraldea eta Naffarroaco çathi handi bat harcen dituena.

Ossagaietan nagussi dira goi cretacicocoac eta hirurgarren arocoac. Sinclinal horrec mendebalera luçatzen da, Pyreneoen aurreco saconunetic, eta Araquil ibaiaren bidez Iruñeco sacaneraino sarcen da. Geomorphologiaz, sinclinal handi horretan Çadorrac eta bere adarrec ibai sare ortoclinala eçarri dute, arroari bere içaera berhecia emanic; tuparriac eta gaineraco ossagai bigunac osso higaturic daude, eta material gogorragoz ossatutaco muino bakan batzuc berceric ez dira higadura horretatic libre (Araca, Estibalitz, Argomaiz). Lautada ceharcatzen duten ibaiec metatutaco isurquinec çabalune ederrac sorthu dituzte, ascotan ezponda eta mendi hegaletan behera ethorritaco ossagaiei lothuric. Mendebalean, Lautadaren muga Badaia, Arcamo, Guibijo, Salvada eta Arratoco mendilerroec eguiten dute; eguitura morphologico berecoac dira, carst harriz, care harri dolomiticoz eta goi cretacicoco tuparriz ossatuac. Encia, Ithurrieta eta Gasteiz mendilerroec lautadaren hegoco itchitura ossatzen dute, eta Çadorra (ipharrea ) eta Ihuda (hegoan) ibaien isurialdeen muga eguiten dute. Urbasa-Trebiñuco sinclinal handiaren ipharraldeco alderdia dira mendioc, care harriz, hareharriz eta hirurgarren aroco conglomeratuz ossatuac. Gailurrac ez dira osso garaiac (Ballo 1.198 m, Capildui 1.180 m), baina garranci handicoac dira, Arabaco lurraldean bigarren oztopo bioclimaticoa ossatzen baitute. Gainera, mulço horrec Tuiuco mendilerroan, eta Cantoblanco eta Olmedoco mendietan du jarraipena. hortic Gaubeaco mendebaleco mendi sailei lotzeco.

 
Arabaco Lautada Olhariçutic

Lautadaco clima hotza da neguan, ephela udan; Gasteicen urthean batez berceco temperatura 11,7 °C da, eta batez berceco precipitationea , berriz, 845 mm. Hilabetheric idorrena uztaila da.

Halaco clima içaqui, landarediac badu nolabaiteco uquitu continentala, baina batez ere aiphatzecoa da escualde horretan, guiça jarduera trincoaren poderioz, lautada inguratzen duten mendien magalera mugatzen dela landaredia. Horietan, hala ere, landaredia osso hondaturic dago, behin eta berriro suteec erassota. Guehienez ere, pagadi chiquia guelditzen dira gaur egun.

Clima Aldatu

Clima patroiac Euscal Herrico berce thoqui batzuetacoac baino muthurrecoac içaiten dira, temperatura differencia handiac egonez udatic negura , eta goicetic gauera. Lainho egunac ohicoac içaiten dira udaberri eta udazquenean , baina euriaren maiztassuna Euscal Herrico baxuenen artean dago.

Udalerriac Aldatu

Nahiz eta Çuiaco eta Añanaco quadrilletaco cembait udalerri ere Arabaco lautadacoac diren, lautada horretan ia ossoric dauden bi quadrillac ( Gasteizcoa eta Aguraingoa ) baicic ez ditugu hainçat hartuco athal honetan.

# Udalerria Biztanleac
(2009)
Lurraldea cm²
1 Gasteiz 235.661 276,8
2 Agurain 4.801 37,8
3 Dulanci 2.620 19,9
4 Asparrena 1.644 65,2
5 Barrundia 875 97,5
6 Donemiliaga 711 85,4
7 Burgu 541 32,1
8 Iruraiz-Gauna 493 47,1
9 Çalduondo 185 12,0
Guztira 247531 673,8

Lautada ossatzen duten herriec, Gasteiz apparte utzita, bilhacaera demographicoa corapilatsua içan dute; biztanlerian hazcunde edo murrizpen içugarriric içan gabe, ethengabeco gorabeherac içan dira, eta oro har 1900etic (11.612 biztanle) 1991 bitartean (10.301 biztanle) bilhacaera negativoa içan da. Biztanle mulço handiena 1920. urrhean içan çuen, eta hortic aurrera 1950 arte ethengabea içan da galera; ernaldi labur baten ondoren, 1960an biztanleria murriztu eguin cen ostera: Gasteicec urthe haietan içan çuen industrializatione azcarrac inguruco herrietaco biztanleria bereganatu çuen. Lautadaco herri guehienac chiquiac dira: %78 ehun biztanlez beheracoac. Herriric handienac Agurain, Dulanci eta Iruña Oca dira.

Gasteizco demographiac, berriz, hazcunde eta murriztapenen arteco gora-beherac içan ditu, 1181ean sorthu cenez gueroztic, vici guiro gogorretan eta, batez ere, guerrateetan biztanleria murriztu eguin cen; baque garaietan, haci. 1750ean Gasteicec 5.000 inguru biztanle içanen cituen. Hortic aurrera, demographiaren hazcunde phase garbian sarcen da, luçaroraco gainera, XIX. mendean cehar hiriaren inguruan eçarritaco industrien garapenari esquer. Mende bethe gueroago, 1850ean aleguia, industria berri asco sorthu cen Gasteicen, eta haiequin batera nabarmen haci cen biztanleria. Hazcunde joera horri eutsi ceraucon Gasteicec XX. mendean barna, eta 1960, urthetic aurrera joera hori içugarri goratu cen.

Historia Aldatu

Hassieran, Gasteiz ez cen bere inguruco berce herri batzuc (Guardia, Guesalça edo Bernedo) baino ascoz ere handiagoa. Lehen çabalcundea 1200eco sutearen ondoren ethorri citzaion; Alfonso VIII.a Gaztelacoac herria berreraiqui eta mendebalera çabalceco aguindu çuen; gueroago, ekialdera çabalduco cen. Horrela, Erdi Aroco hirien tanquera hartu çuen Gasteicec, eta hala iraunen çuen XVIII. mendeco etcheguinça heldu arte. XIV. mendearen erditic aurrera, nekaçari guiroco herrietaco handiqui eta aberatsac Gasteicera joan ciren vicitzera. Berehala, gathazca aguertu cen hirian sorthutaco burguesia botheretsuarequin, Ayala leinucoac hirico burguesiaren icenean, eta Calleja leinucoac nekaçarien icenean.

XIX. mendearen hassieran, Gasteiz harresiz inguratutaco herri chiquia berceric ez cen, hegoaldean Plaça Berria eta campoaldeco inguruetan commentu handiac cituena. 1820tic aurrera, hiriaren hedapena hassi cen. Hamar urthe gueroago, 1830ean Armentiaco herriraino heldu ceu Gasteizco hedatzea. Hala ere, Gasteicec ez çuen hiri itchura benetacoric hartu 1856an trembidea berrara iritsi cen arte.

XX. mendean Gasteicen hazcundea osso handia içan cen, eta Arabaco lautada ossoarequico garranci ikaragarria hartu çuen, macrocephalia hitza erabilceraino.

Economia Aldatu

 
Arabaco lautadaren ekialdea: Durruma Donemiliaga (aurrean), Albeiz (escuinean) eta Araia (hondoan).

Lautadaren economia jarduera traditionala nekaçaritza içan da, azquen hamarcadetan gaimbehera ethorri eta laborança motac aldatu diren arren. Hala ere, Gasteiz aldean berheciqui nola Agurain eta Asparrenan ere, industria gune guero eta çabalagoac eçarri dituzte XX. mendeco bigarren erdialdetic aurrera, populationea igoaraciz eta economia schemac aldatuz.

Nekaçaritza jarduera escualde honetaco herri chiquietan eguiten da, ustiapen chiquietan; laboreac , patata eta erremolatcha lancen dira guehiembat. Aspaldidanic dathor Araban patata eguiteco ohitura, baina azquen urtheetan gaimbehera ethorri da haren ekoizpena. Bi erataco languinça du patatac: alde batetic, landatzeco patata chiquia; eta bercetic, etchean jateco patata. Abelçainçan, behia eta cherria dira nagussi Donemiliagan, Asparrenan eta Barrundian.

Berçalde, abelçainçaco ustiapen industrialac guero eta nabarmenagoac dira (oilo, arrautza eta unchi etchaldeac, esnetaraco behiac), hiri eta herri nagussietaco gendetzaren consumoari beguira.

Industria Gasteicen dago guehiembat; cerbait, Agurainen, Dulancin eta Iruña Ocan. XX. mendearen lehen erdialdean industriac ez çuen garapen handiric içan, eta nagussi ciren oraindic familia guiroan sorthutaco lantegui chiquiac, elicadura, imprimeria, nekaçaritzaco machineria eta burdinguinça alhorretan, Industria handiagoac bakanac ciren (Ajuria SA, Arançabal SA era Heraclio Fournier). Mendearen erdiric aurrera, ordea, industria garapen bide bizcorrean sarthu cen. Industriac eçarceco polygono handiac planificatu ciren: Vetoñu, Arriaga, Larranaga, eta abar. Gasteicen eçarritaco lehen industria berritzaile horietacoa Imosa içan cen 1952an (gaur egungo Mercedes Benz); haren atzetic, autoen alhorreco industria guehiago iritsi ciren.

Jarduera industrial garrancizcoenac metallguinça, chimica eta beiraguinça içan ciren, berceac berce. Industriaren garapenac behaztopa içugarria aurkitu çuen 70eco hamarraldico energia crisi saconean. Hamarraldi hartaco crisi socialac gathazca une latzac eçagutu cituen. 80co hamarraldian economiac hobera eguin çuen, baita industriaren alhorrean ere.

Gaur egun, lanean ari den biztanleria ossoaren % 47 industriac harcen du; hala ere, barne moldaqueta içugarria eguin behar içan du, economiaren eraguilea goi technologiari lothutaco industria baita gaur egun. Euscadico Autonomia Erkidegoco hiriburu eta Eusco Jaurlaritzaco egoitza leku icendatu ondoren asco nabarmendu cen administrationeari lothutaco sectorea: eracunde officialez gain, administrationearen jardumbideari lothutaco cerbitzu empresa asco ere eracarri cituen horrec.

Merkataritzac garranci handia daduca Gasteizco jarduera economicoaren barnean; saltoqui chiquiac dira guehiembat, eta Arabaco herriez gainera Bizcaico Otchandio eta Ubidera, eta Guipuzcoaco Deba Garaira ere hedatzen da bere eraguin commerciala.

Cultura Aldatu

Asparrena udalerrian, Ilharduia , Eguino eta Andoin herrietan, landa inhauteri traditionalac antholatzen dituzte urthero. Balerauco/valio ethnographico handiarequin, halaber, Çalduondoco inhauteri dago. [1]

Referenciac Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Campo estecac Aldatu