Articulu hau Naffarroaco Resumaco aguintariari buruzcoa da; beste erranahietaraco, ikus « Almirante (arguipena) ».

Almiradioac Naffarroaco Resumaco lurralde-eguitura administrativo batzuc ciren, Regueac icendatutaco almiranteec jaurcen cituztenac, berce herrialde batzuetaco itsas gudarosteen mailarequin cerikuss baric. Almiranteac, oro har garranci hierarchicoan, ibar-jaunen azpitic ceuden. Batzuetan baçuten eguinquiçun militarra, almiradioco guiçonac recrutatzecoa Resumaren erbitzuraco, baina berce ecer baino guehiago administratione-cargua cen, viciartecoa [1] .

Nabascoce almiradiora sarrera emaiten duen bide-seinalea: -a articulua falta çaio çucen egoiteco

Icenac içan leçaque jathorria Iruñeco San Cerningo Burguaren historian. Iruñeco burgu francoa cen hau, Francian jathorri çuten vicilagunec vici ciren ( occitaniarrac içanen ciren guehienac, dena dela), eta hango buruçaguiaren cargu-icena cen almirantearena. Champagneaco leinua Naffarroac reguetzaco leinu nagussia içan cen urtheetan, San Cernindic berce eremu batzuetara çabaldu cen hitza [1] : Nabascoce , Erroncari , Çaraitzu , Aezcoa , Agoitz , Irumberri , Çangoça , Urrotz , Elo , Eugui , Larrasoaña , Atarrabia eta San Cernin eta San Nicolas Iruñean almiradioac ciren icenez Erdi Aroaren amaieran, berceac berce.

Almiradioaren icen eta içanac iraun çuen Naffarroaco conquistaren ondotic, baita XXI. mendera arte, Nabascoce almiradioaren casuan, baina almirante-cargua desaguertu cen aspaldi. Ancina ere berhecia cen Nabascoce almiradioa berau berce almiradio batzuez ossatua baitzegoen (Nabascoce bera, Aizpurgui , Ustaice eta Gazteluberri ), eta, horregatic, Almiradioen almiradioa erraitn citzaion [2] .

Referenciac Aldatu

  1. a b Gran Encyclopedia de Navarra | ALMIRADÍO. (Noiz consultatua: 2021-03-12) .
  2. «Presentación - Almiradío de Navascués» www.ayuntamientodenavascues.net (Noiz consultatua: 2019-09-15) .

Ikus, gainera Aldatu

Campo-estecac Aldatu