Articulu hau 1512co itunari buruzcoa da; beste erranahietaraco, ikus « Bloisco ituna ».

1512co Bloisco ituna 1512co uztailaren 18an Franciaco herri horretan Francia eta Naffarroaco Resumec signaturic ituna içan cen [1] . Ituna espainiarrec Naffarroaco conquista hasteracoan cegoenean adostu çuten, historialarien artean gai eztabaidatsua içanic.

1512co Bloisco ituna
Mota tractatu
Data 1512co uztaila
Herrialdea Francia

Itunaren eduquia Aldatu

  • Lehenengo articulua. Elkarri ez erassotzeco eta bion etsaiaren aurka lagunceco accordioa da ("adisquideen adisquide eta etsaien etsai"), elkarri lurralde-jabegoac respectatuz.
  • Bigarren articulua. Berce resuma erassotzera cihoan gudarosteei bere resumatic igarobidea ez içaitea adostu çuten.
  • Hirurgarren articulua. Koroa bien mercatal-ascatassuna hainçat hartu çuten, bai itsassoan bai lehorrean eta baita merkatarien escubidea ere.
  • Laurgarren eta borzgarren articuluac. Bakoitzac berceac signaturico laguntassun eta alliança itunac parte harceco beharra çuen.
  • Seigarren eta çazpigarren articuluac. Naffar regueac anglesac etsaitzat hartu behar cituen eta hauec Francia invadituz guero, borrocatu behar cituen.
  • Çorcigarren eta azquen articulua. Aragoiar eta Gaztelar eta Naffar regueen arteco alliança ( ci-devant á été faite Alliance) onhart çuten [2] .

Itunaren interpretationea Aldatu

Europaco politican nagussitassuna içaiteco garai haietaco arerio nagussiac Franciaco Resuma eta Regue-reguina Catholicoec baturico Gaztelaco Resuma eta Aragoico koroa ciren. Naffarroaco Resuma politicoqu eta geographicoqui potencia bien artean cegoen eta neutraltassuna mantencea saiatu cen.

Hala ere, regue biec bere ikuspunctuan ceducaten Pyreneoetaco resuma hiquia: 1510ean Luis XII.a Franciacoac Foix - Labrit leinuac Francian cituen lurraldeac aitzaquiatzat hartuta Naffarroa menderatzeco azpijocoac eguin cituen [2] . Era berean, Fernando I.a Aragoicoac , Valenciaco itunan argu gueratu cenez, ez cituen Catalina I.a Naffarroacoaren escubideac onhartu eta Resuma jabetzeco azpilanac eguin cituen.

1511 . urthean cehar Luis XII.a Franciacoa eta Maximiliano I.a Germaniaco Romatar Imperio Sanctucoa Italian Aitasantutza eta Gaztela eta Aragoico Resumen aurka çuten guerran Johannes III.a eta Catalina I.a Naffarroaco regueac bere neutraltassuna utz ceçatela saiatu ciren. Udaberrian, aphirilaren 11n Ravenaco guduan Gaston Foixcoa hil ondoren, naffarrec alde biequin itunac signatzea saiatu ciren baina Fernando Aragoicoac arriscutzat hartu çuen franciar-naffar ituna eta Naffarroaco conquistaraco prestaqueta bizcortu cituen.

Espainiar nationalistac diren historialarien ikuspeguitic, Johannes III.a Naffarroacoac gaizqu ulertu çuen Europaco politicaren egoera eta, Gaston Foixcoac Italian içandaco arracasta ikussita, Luis XII.arequin ituna signatzea erabaqui çuen. Fernando Catholicoac, orduan Gaztelaco Resumaco regueordea cena, alliança hori casus belli -tzat hartu eta Naffarroa invaditzeco aguindua eman çuen [3] [4] . Hala ere, theoriac ez du euscarri fincoric, uztailaren 10ean , hau da, ituna signatu baino çorci egun aurrerago, gaztelarrec Goiçueta erasso çuten eta. Daten araço hori açalceco, historialari hauec orduan erabilcen çuten florenciar eta gregoriotar eguteguien arteco ezberdintassunaz oinharritzen dira [5] .

Aberçale eta naffarçaleac diren historialariec, ordea, Fernando Catholicoac Naffarroa invaditzeco aitzaquia behar çuela deraucote/diote. Hori cela eta, uztailaren 12an balizco Bloisco ituna publicoqui eracutsi çuen, uztailaren 18an signatutacoarequn cerikussiric ez çutena [6] .

Edonola ere, itun hau eta Julio II.ac eçarritaco Pastor Ille Caelestis bulda aitzaquiatza hartuta, 1512co uztailaren 21ean Albaco duqueac Burundatic gaztelar armada sarthu çuen eta iraileraco Resumaren uehiena, seigarren merindadea içan ecic, conquistatuta cegoen.

Referenciac Aldatu

Campo estecac Aldatu