Étienne Polverel

Naffarroaco Statu Orocorren syndicoa / frances iraulçailea

Étienne Polverel ( 1740 1795eco aphirilaren 6a ) bearnes advocat eta iraulçaile içan cen. Sendi aristocrataco semea eta bertan hacia, Bearnoco syndico bilhacatu cen, eta guero Naffarroaco Statu Nagussiec contractat çuten beren syndico (ordezcari) içan cedin.

Étienne Polverel
Vicitza
Jaiotza Brive-la-Gaillarde 1740
Herrialdea   Francia
Heriotza Paris 1795eco aphirilaren 6a (56/57 urthe)
Hezcunça
Hizcunçac francesa
gascoia
Jarduerac
Jarduerac advocatua , politicaria eta autorea
Quidetza Q72187547 Itzuli

1789an Parisera deithutaco Statu Nagussien batzar erabaquigarrian, Naffarroaco Resumaren berhecitassua eta status berheicia aldeztu çuen eta, gueroago, Santo Domingoco uharteco sclavoen ascapena aguindu çuen, eta haiei berdintassun politicoa eman.

Naffarroaco Statu Nagussien syndicoa Aldatu

Guehiago jaquiteco, iracurri: « Foruen amaiera Iphar Euscal Herrian »
 
Polverelec ondutaco Tableau... , Parisen defendatua

Naffarroan ospe handico jurista cen neurrian, 1784an, Bertrand Dominique Joachim de Logras Olhonceco marquesaren mandatuz, Mémoire à consulter et consultation sur le franc-aleu du Royaume de Navarre idatzi çuen. Lan horren eta bere jardueraren indarrez, aithoren semeen artean thoqui bat aithortu citzaion, Naffarroa Behereco historia ossoan oinordetzaz escuratu ez den casu bakarra. [1]

Naffarroaco Statu Nagussiec 1789an Parisera deithutaco Statu Nagussietaraco contractatu çuten Polverel. Bertan, Naffarroaren soveranotassuna defendatu çuen, baita Franciaco Resumaren escubide berdinac eta independenteac cituela ere. Horretaraco chosten luce eta umo bat prestatu çuen Naffarroaren eçaugarri historicoez, Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre et de ses rappors avec la France deithu . [2]


« Ez dugu ephaiquetaric nahi francesez, gure gendeac ez baitira minçaira horretan elhecatzen, ephaiqueta horiec euscaraz eguitea nahi dugu, hura baita naffarren hizcunça. »

—E. Polverel, 1789


Urthe horretan bertan, positione iraulçaileenen pressionepean, Luis Franciaco eta Naffarroaco reguea c "franciarren regue" icena hartu çuen truquean. Naffar ordezcariec (Franchistegui tartean), hori ençunic, batzarrean ez parte harcea erabaqui çuten, haiec franciarrac ez cirelacoan. Polverelec, orduan, defendatu çuen Naffarroac statu independente bat ossatzea berce auqueraric ez çuela. [3]

Sclavotza deuseztatzearen alde Aldatu

 
Sonthonaxec eta Polverelec Hispaniolan arguitaratutaco aldarricapena (creoleraz)

Naffar foruac, berheciqui, eta Iphar Euscal Herricoac , oro har, bertan behera utzi ondoren, Polverel Paris en gueratu cen, eta jacobinoen taldeco quid bihurtu. Bertan, sclavotza legue camporatzearen alde nabarmendu cen. [4] 1792an, aphirilaren 4an onhartutaco belcen eta çurien escubide berdinen leguea eçarcera bidali çuten Hispaniolara Leguer Felicite Sonthonaxequin batera. Bertaco elite çuriec ez çuten onhartu, are gutiago sclavoec Colonietaco Batzarrean thoquiric içaitea, eta gogor eguin ceraucoten/cioten.

1795ean, Franciara deithu çuten atzera eta, bertan, cembaiten etsaigoa irabaciric baitzeducan, tartean colono çurien metropolico quideena, Ossassun Publicoco Batzordearen aurrean salhatua içan cen. Aphirilean hil cen gaixoric, haren gaineco ephaia athera baino lehen; aucibide berean, Sonthonax ec casua irabaci çuen.

Referenciac Aldatu

  1. Martinez de Muniain, E.V. 1993, 183. or.
  2. Aguirreazcuenaga, Joseba. 2016, 71. or.
  3. Bolinaga, Iñigo. 2012, 60-61. or.
  4. Aguirreazcuenaga, Joseba. 2016, 71. or.

Bibliographia Aldatu

  • Martínez de Muniain, Emilio Valerio. (1993). La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradición y la modernidad. Donostia: Cherthoa ISBN 84-7148-281-9 ..

Ikus, gainera Aldatu