www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Confessionea
Johannes Leiçarraga
1571

      [liburua ossoric RTF formatuan]
      [imprimitzeco versionea PDFn]
      [Litteraturare Çubiteguia]

 

Versione informatico honen eguilea: Josu Lavin; Urquiola, 1-1C 48990 - Guetcho (Bizcaia)

 

   

Confessionea berdin arguitaratu cen Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria ri cein ABC delacoari itsatsiric (1571). Dena den, autonomia proprioa duen textua da eta berheicita aurkezten da hemen.

 

 

IESUS CHRIST GURE IAUNAREN EBANJELIOCO DOCTRINA PURAREN

araura vicitzeco desira duten Francesec

consentimendu commun batez beren fedeaz eguin duten confessionea.

Regueri eguin içan çaion supplicatione batequin.

 

1. PIER. 3. 15.

Çareten bethi prest ihardestera çuetan den sperançaz raçoin galde eguiten duen guciari, emetassunequin eta reberentiarequin.

 

ADBERTIMENDUA

Cer cergatic Relijionecoec utzi edo cambiatu ukan duten eta cer daducaten iaquin nahi duenac iracur beça Confessione haur gogoatuqui.

 

 

Contu communezco eta xifrezco lettren

eçagutzeco Taula.

 

Valioa. Xifrea. Contu communa. Bat 1 I. Biga 2 II. Hirur 3 III. Laur 4 IIII. Borz 5 V. Sei 6 VI. Çazpi 7 VII. Çorci 8 VIII. Bedratzi 9 IX. Hamar 10 X. Berrhoguei 40 XL Berrhoguei eta hamar 50 L. Ehun 100 C. Borz ehun 500 D. Mill 1000 M. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100

 

IESUS CHRIST GURE IAUNAREN

Ebanjelioco puritatearen araura

vicitzeco desira duten Francesec.

REGUERI

 

Iaincoari esquer eta laudorio draucagu, Iauna ceren Ebanjelioco doctrinari eta gure conscientietan baquez içaiteari iarreiqui nahiz eguin eta ordinarioqui eguiten çaizquigun persecutionezco gogorgoaren çure Maiestateari aditzera emaiteco lekuric oraindrano ez ukanic orain eracusten baitraucu ordu haur, ceinetan placer baituçu gure gauçaren merecimendua aditu, aurthen 1559. Marchoan Amboisen emanic, çure Maiestateac publica eraci duen Edictaren araura. Raçoin hunegatic, çure officierez gureganaco vorondate gaixtoz lehen ecen ez çuri cerbitzu eguiteco affectionez, guri eguin içan çaicun bidegabearen eta gogorgoaren causaz, oraindrano voçaturic eduquiric, orain ahoen irequitera benturatzen gara. Eta eguiteco huni dauritzan gaucetan complituqui informatua çarençat, gure affectione guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu, Iauna: nahi duçun, othoi, ikussi eta ençun, guc çure Maiestateari presentatzen draucagun gure fedeazco Confessionea: eta esporçu dugu, ecen oraindrano gure causa eçagutu gaberic, bidegabezqui bethi gure condemnatzez berce eguitecoric ukan eztutenec, gure contra erran dituzten gaizqui eta diffamatione orotaric gure defendagarri eta emparagarri, Confessione haur bera asco içanen dela. Ecen eguiazqui eta frangoqui protesta ahal deçaquegu, Iauna, ecen hemen eztela Iaincoaren hitzaren, ez çure Maiestateari çor draucagun obedientiaren contractaco gauçaric batre: ceren gure fedeco articulu hemen asco luçaqui iarriec punctu haur baitakarqueite guciec, Ecen Iaincoac bere Prophetez eta Apostoluez, eta are Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren ahoz asco claroqui bere vorondatea declaratu ukan draucunaz gueroz, guc Iaincoaren hitzari ekarteco draucagula halaco ohore bat eta reberentia bat non ezpaitraucagu deus eratchequiteco ez edequiteco: baina-aitzitic hartan xedaturic emaiten çaicun reglari ossoqui susmetitzeco eta confermatzeco gaitzaitzala. Eta ceren Eliça Romanoac, Eliça primitibaco manera eta costuma utziric, manamendu berriric, eta Iaincoaren cerbitzatzeco manera berriric eçarri ukan baitu, raçoinezco estimatu ukan dugu, eta guciz necessario (guiçonac bere ethortez baitirade gueçurti eta bano içaitera suiet, eta Iaincoa baita eguia bera) guiçonen manamenduetaric Iaincoaren manamenduec abantail haur luten, non, hambat diversitateren eta differentiaren artean, guiçonenac utziric, Iaincoarenei garreizten. Eta cerere aihercunde ahal bailuqueite gure contrastec gure contra, frangoqui Iaincoaren eta genden aitzinean erran ahal deçaquegu, ecen guc ikusten eta suffritzen dugun gaitz gucia, eztela berce causagatic, lekat ceren Iesus Christ gure Iauna dela, gure Salvadore eta Redemptore bakoitza: eta haren doctrina dela vicitzeco eta salvamendutaco doctrina bakoitza, mantenitzen baitugu baicen. Eta causa haur bera içan da, Iauna, cerengatic çure suiet gaixoen odolean hambat aldiz borreroec escuac butchatuac ukan baitituzte: eta guiçonec naturalqui Iaincoaren ohoreaz baino bere aisiaz eta provechuaz arrangurago dutenaren gainean, erran behar da, Confessione hunen beraren mantenitzeagatic eta on eduquiteagatic bere vicien emaitera dudatu eztuten gaixoac, guiçonen ez berce spirituz incitatuac eta guidatuac içan diradela. Bada Iauna, çuc çure suiet gaixoac baithara usatzeco prometatzen duçun ontassunaren araura, çure Maiestateari supplicamenduz guiaizquio misericordia eta gracia haur eguin nahi draucuçun, non har deçaçun escutan causa hunen eguitecoa, ceinagatic ordu eta oren oroz, gu, batean herioz, bercean acotamenduz, bercean berce moldez iarreiquiac eta persecutatuac içanez, çuri çor drauçugun obedientiaren eguiteco moien gucia edequiten baitzaicu. Biz bada, othoi, çure Maiestatearen placera, Iauna, iragan demboretan suz eta marreçanez nehorc usatu ukan duenaren orde: orain Iaincoaren hitz sainduaz debatti eta ireter eraci deçaçun gure Confessione haur, hunetacotzat segurança eta permissione bethea emaiten duçularic. Eta confidança dugu ecen gure innocentiaren eta hoguen-gabearen iuje çu ceuror içanen çarela, eçaguturic nola ezten hemen eceinere heresiaric ez rebellioneric: baina guc daramaguna dela, conscientia sanotan vici ahal garen, Iaincoa bere manamenduen araura cerbitzatuz, eta çure Maiestatea obedientia eta suiectione orotan ohoratuz. Eta ceren Iaincoaren hitzaren predicationeaz, bai Iaincoaganaco eta bai çureganaco gure eguimbidean retenitu eta eduqui behar baicarade: gure affectione eta ahal guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu Iauna, nahi draucuçun permetitu, cembeit orduz elkargana bilcera cilhegui garen, hambat Iaincoaren hitzaz haren beldurrera exhortatu içaitera, nola Iesus Christ gure Iaunac berac bere Eliçan ordenatu dituen Sacramenduez confermatu içaitera. Eta baldin çure Maiestatearen placera bada, cer gure congregationetan eguiten den, batbederac ikus deçaqueen beçalaco lekuric eman daquigun, ikuste berac defendaturen gaitu, gure congregationeac diffamatu nahiz aitzinaratu içan diraden enormitatezco eta beilhaqueriazco accusatione falsuetaric: ceren hetan ezpaitu nehorc modestiaric eta honestateric baicen ikussiren, ez-eta ençunen Iaincoaren laudoriotaco eta haren cerbitzuraco exhortationeric, eta çure Maiestatearen eta çure Resumaren conservationeraco othoitzaric baicen. Eta baldin çure vorondatea ezpada, Iauna, hambat gracia eguin daquigun, non leku assignaturic dugun, ezpere permeti bequigu othoi, ia gure artean iarria den ordenança, empatchuric gabe continua ahal deçagun. Eta hunen gainean gure affectione eta bihotz guciaz othoitz eta supplicamendu eguiten drauçugu Iauna, nahi duçun othoi estimatu, orain presentatzen, çaiçun supplicatione haur iracurcen dançuçunean, ecen çure suiet contuz eriden ahal leiten baino guehiagoren auhenac eta suspirioac ençuten dituqueçula, othoitzez çure misericordiac iraungui nahi dituen, çure iujetaric anhitzen crudelitatez çure Resumaco su biztuac: halaz çure Maiestatea cerbitzatzen dugula, çu dignitate eta handirasun horretan eçarri çaituen Iaunaren cerbitzatzera haiçu garençat. Eta baldin gure minçoari behatu nahi ezpaçaizquio, beha çaquizquio Iaincoaren Semearenari, ceinec gure onen, gorphutzen eta vicien ere gainean puisança çuri emanic, galdeguiten baitrauçu, gure arima bere odolaz erossien gaineco puisança eta iaurgoa hari reserba eta lekat daquion. Hambatequin, hari berari othoitz eguiten draucagu Iauna, cure adinarequin çure handirasuna eta puisança emendatuz, çure etsai ororen gainean victoria emanez, eguimbide eta iustitia orotan bethi çure Maiestatearen thronoa confirmatuz, bere Spirituaz ardura governa eta guida çaitzala: eta guri ere harc berac çure aitzinean gracia eriden eraci dieçagula othoi cerbait emendio gure supplicatione hunetaric sendi ahal deçagun, gure penac eta aflictioneac cerbait pasutara eta libertatera behin-behin cambiaturic, gure nigar uriac ere cambia ahal ditzagun bethi esquer eta laudorio emaite batetara, lehenic Iaincoari eta guero çure Maiestateari, ceren halaz eguin duqueçun haren vorondate sainduari eta çure ontassunari eta eguimbideari dagocan beçala, baieta çure suiet eta cerbitzari gaixoen conservationera guciz behar eta necessario dena.

 

 

IESUS CHRIST GURE IAUNAREN EBANJELIOCO

doctrina puraren araura vicitzeco desira duten Francesec consentimendu commun batez beren fedeaz eguin duten

CONFESSIONEA

 

1 Guc dugu sinhesten eta eçagutzen Iainco bat bera dela, eta hura esentia bakoitz bat bera, spiritual, eternal, invisible, muthatzen eztena, infinito, comprehendi ez erran ecin daitena, bothere gucitaco, guciz çuhur, guciz on, guciz iusto, eta guciz misericordioso.

2 Eta Iainco bat ber haur, guiçonei çaie hunelaco manifestatzen eta eracusten, lehenic bere obren creatzeaz, conservatzeaz, eta governatzeaz. Berçalde are claroquiago, bere hitzaz: eta hitz haur manifestatu ukan du lehenic visionez eta revela/rebellationez: eta guero nahi ukan du liburutan escribuz iar ledin, eta liburu hauc ditugu deitzen Scriptura saindu.

3 Eta Scriptura saindu haur gucia contenitzen da Testamentu çaharreco eta berrico liburu cannonicotan, eta haien contua da haur. Moisesen borz liburuac dirade, Jenesioa, Exodoa, Lebiticoa, Nombreac, Deuteronomea: guero, Iosue, Iujeac, Ruth, Samuelenic bi liburu. Reguenic bi liburu. Chronico edo Paralipomenon deitzen diradenic, bi liburu. Esdrasen lehen liburua: guero Nehemias, Esther, Iob, Dabid-en Psalmuac, Salomonen Proberbioac, Ecclesiastea, Salomonen Canticoa, Essayas, Ieremias, Ieremiasen Lamentationeac, Ecequiel, Daniel: guero hamabi Propheta xipiac, baitirade, Oseas, Ioel, Amos, Abdias, Ionas, Miqueas, Nahum, Abacuc, Sofonias, Agjeo, Zacharias, Malaquias: guero Iesus Christen Ebanjelio saindua, S. Mattheuen araura, S. Marc-en araura, S. Luc-en araura, S. Ioanen araura. Apostoluen Acteac: guero S. Paulen Epistolac, Romanoetara bat Corinthhianoetara biga. Galatianoetara bat, Efesianoetara bat, Philippianoetara bat, Colossianoetara bat, Thesaloniceanoetara biga, Timotheogana biga, Titegana bat, Filemongana bat: guero Hebraicoetaraco Epistola: S. Iaquesen Epistola: S. Pierrisen bi Epistolac: S. Ioanen hirur Epistolac: S. Iudaren Epistola: S. Ioanen Apocalipsea edo Revela/rebellationea.

4. Liburu hauc eçagutzen ditugu Cannonico, eta gure fedearen eguiazco regla dadutzagu, eta haur ez Eliçaren consentimendu batgatic ber, baina unguiz areago Spiritu sainduaren testimoniaje, eta barnetico segurança eguiazco batgatic, ceinec liburu hauc discerni eta berez eraciten baitrauzquigu berce liburu Ecclesiasticoetaric, cein provechable içanagatic, ezpaitirade ordea halaco non hetaric fedeco articuluric batre funda ahal dadin.

5 Guc dugu sinhesten ecen erran den liburu hautaco hitza Iaincoaganicoa dela eta harenganic beraganic duela bere authoritatea eta ez guiçonetaric. Eta nola hitz hura baita eguia ororen regla, contenitzen duelaric Iaincoaren cerbitzuco eta gure salvamendutaco necessario den gucia, deraucogu/diogu ecen eztela sori guiçonen ez are Aingueruen ere hitz hari deusen eratchequitea, edequitea edo cambiatzea. Hunec dakarque ecen ez antiquitateric, ez costumaric, ez gende anhitzic, ez guiçonen çuhurtassunic, ez iujemenduric, ez arrestic, ez edictic, ez decretic, ez concilioric, ez revela/rebellationeric, ez miracaluric batre etzaiola Scriptura deraucogun/diogun huni neholetan ere, ez deusetan ere contrariatzeco, baina aitzitic hunen araura behar diradela Christinotassuneco punctu guciac examinatu, reglatu eta reformatu. Eta hunen tenorez guc ditugu laudatzen eta aboatzen hirur Symboloac, da iaquiteco, Apostolicoa, Nicenoa, eta Athanasiorena, ceren Iaincoaren hitzarequin conforme baitirade.

6 Scriptura saindu hunec iracasten gaitu, ecen esentia divinal bakoitz eta ber erran dugun hunetan, diradela hirur persona Aita, Semea eta Spiritu saindua. Aita, lehen causa eta gauça gucien lehen originea eta fundamenta: Semea, haren hitz eta sapientia eternala: Spiritu saindua, haren beraren berthutea, potentia eta efficacioa. Semea eternalqui engendratu içan da Aitaganic. Spiritu saindua eternalqui proceditzen da Aitaganic eta Semeaganic: eta hirur persona hauc eztirade confus, baina cein bere: ez ordea separatuac, baina esentia, eternitate, puisança, eta ecalitate batetaco. Eta mysterio hunetan approbatzen eta aboatzen dugu Concilio çaharrez determinatu içan dena: eta doctor saindu ancianoez, hala nola, Athanasioz, Hilarioz, Cirilloz, Ambrosioz, eta bercez, Iaincoaren hitzaren berthutez iraitzi içan diraden secta eta heresia guciac ditugu detestatzen eta abhorritzen.

7 Guc dugu sinhesten ecen Trinitateco hirur personec elkarrequin batean obratzen çutelaric, Iaincoac bere bothere, sapientia eta ontassun incomprehensibleaz creatu ukan dituela gauça guciac, eta ez solament cerua eta lurra eta hetango gucia, baina spiritu invisibleac ere bai: eta hetaric, batzu erori içan diradela, perditionetara: eta bercec obedientian persistitu eta iraun ukan dutela. Eta deraucogu/diogu eroriac, nola malitiatan corrumpituac baitirade diradela ungui ororen, baieta Eliça guciaren etsai: eta berceac, Iaincoaren graciaz preserbatu eta beguiratu içanic, diradela Iaincoaren icenaren gloriatan eta elejituen salvamendutan emplegatu içaiteco Ministre.

8 Guc dugu sinhesten ecen Iaincoac eztituela solament creatu ukan gauça guciac, baina rejitzen eta governatzen ere badituela, munduan guerthatzen den gauça gucia bere vorondatera dispausatuz eta ordenatuz: ez ordea gaitzaren author den, ez hoguendun ahal daten, ceren haren vorondatea baita çucen eta eguimbide ororen regla soveranoa eta eguiazcoa: baina haren moienac dirade hambat miraculuzco, non deabruez eta gaixtoez hala cerbitzatzen baita, non baitaqui hec eguiten duten eta hec hoguendun diraden gaizquiaren onera combertitzen. Eta confessatzen dugunean ecen deus eztela eguiten Iaincoaren probidentia gabe: guc ditugu humilitaterequin adoratzen haren secretu guri estaliac, gure capacitateac emaiten duen baino aitzinago inquiritzen ezgarelaric, baina applicatzen dugularic gure provechutara Scriptura sainduan eracusten çaicun gucia, reposetan eta segurançatan garençat ceren gauça guciac bere suiectionean dituen Iaincoac, aitatassunezco artha batez beillatzen baitu gure gainean halaco maneraz non ezpaita bilho bat ere gure burutic eroriren haren vorondatea gabe: eta bizquitartean deabruac eta gure etsai guciac hala dadutza bridatuac, non calteric batre ecin baitaidigute haren conjitarequin baicen.

9 Guc dugu sinhesten ecen guiçona xahu eta complitu, eta Iaincoaren imaginaren conforme creatu içanic, recebitu çuen graciatic bere falta propriz erori içan dela, eta halatan Iaincoaganic (cein baita iustitia eta ontassun ororen ithur burua) alienatu içan da halaco maneraz, non haren natura xoil corrumpitu içan baita: eta bere spirituan itsuturic eta bere bihotzean gaixtaturic, galdu ukan du integritate eta perfectione gucia, batre libertu ez guelditu gabe. Eta harc ukanagatic onaren eta gaitzaren gainean cerbait discretione, badaric ere guc dugu erraiten ecen harc bere ethortez ahal luqueen clarettatea ilhumbetara combertitzen dela. Iaincoaren bilhatzeaz kestione denean: halaco maneraz non bere adimenduz ez raçoinez neholetan ere harengana ecin hurbil baitaite. Eta ukanagatic edocein gauçaren eguiteco vorondate bat, guciagatic ere vorondate hura dela deraucogu/diogu hala bekatuaren azpian gathibatuac non Iaincoac emaiten draucan libertateaz berceric ezpaitu.

10 Guc dugu sinhesten ecen Adamen leinu gucia cotsu hunez cotsatu içan dela, cein baita bekatu originala, baita atchaquio heretajezco bat, eta ez solament imitationezco bat Pelajianoec erran nahi ukan duten beçala: eta halacotz hec ditugu abhorritzen, eta dadutzagu detestationetan bere erroretan. Eta eztugu estimatzen inquiritu mengoaric dela, nola eta cer moldez bekatua guiçon batetic berceratzen den: ikussiric ecen asco dela iaquitea, ecen Iaincoac Adami eman ukan ceraucana, etzela haren daco ber, baina haren leinu guciaren ere: hala nola gu haren personan ontassun oroz billuciric eta gabeturic paubrecia eta maledictione gucitara trebucatu eta erori içan baicara.

11 Guc dugu halaber sinhesten ecen atchaquio haur dela eguiazqui bekatu, eta halaco non leinu humano guciaren baieta haur xipien ere, amen sabeleandanic condemnatzeco asco, eta halacotan estimatzen dela Iaincoaren aitzinean: etare batheiatu ondoan ere, bethi dela bekatu, hoguenaz den becembatean, condemnationea Iaincoaren haurretan abolitu eta iraungui içanagatic, ceren harc bere ontassun graciazcoagatic ezpaitraue bekatua imputatzen ez contatzen. Eta guehiago, ecen atchaquio hura dela halaco conditionetaco, non bethiere gaixtaqueriataco eta desobedientiataco fructuric eguiten baitu: halaco maneraz non diraden sainduenec ere, hari resistitzen eta bihurcen enseiatzen baçaizquio ere infirmitatez eta faltaz atchaquiatu içaitea mundu hunetan diradeno ezpaitute utziten.

12 Guc dugu sinhesten ecen guiçon guciac hatzaman eta hundatu içan diraden corruptione eta condemnatione hunetaric, retiratzen eta delibratzen dituela Iaincoac bere ontassunagatic eta misericordia-gatic bere conseillu eternalean eta cambiatzen eztenean, considerationeric, batre haien obretara ukan gabe, Iesus Christ gure Iaunean elejitu ukan dituenac, eta hura bera baithan vicitze eternaleco herederotan adoptatu ukan dituenac: berceac corruptione eta condemnatione hartan berean utziten dituela, hautan bere iustitia eracuts deçançat, lehenetan bere misericordiaren abundantia beçala. Ecen bere ethortez batac eztirade berceac baino hobe, Iaincoac munduaren creationea baino lehen, bere conseillu eternal Iesus Christ baithan determinatu çuenaren araura discerni eta berez ditzaqueno. Eta nehor halaber bere berthutez ontassun handi hunetan ecin participant eguin daite: ceren gure naturaz higuitze ez affectione ez pensamendu bat ere onic ecin baituquegu, Iaincoac behin hartara preueni, eta dispausa gaitzaqueno.

13 Guc dugu sinhesten ecen gure salvamenducotzat behar eta necessario guenduen gucia emaiten eta communicatzen çaicula Iesus Christ Iaunean eta bere burua gure salvamendutan emanic, hura eguin içan çaicula gure sapientia, iustitia, sanctificatione eta redemptione: halaco maneraz non harenganic aldaratzen denac Iainco Aitaren misericordiaz, gure itzurtbide eta refujio bakoitzaz renuntiatzen eta arnegatzen baituque.

14 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christ, Iaincoaren sapientia eta Seme eternal celaric, beztitu içan dela gure haraguiz, persona batetan licençat Iainco eta guiçon, gure irudico, gorphutzetan eta arimatan suffri ahal leçaqueen beçalaco, salvu macula gucitaric xahu eta pur içan baita. Eta haren humanitateaz den becembatean hura içan dela eguiazco Abrahamen eta Dabid-en hacia: Spiritu sainduaren berthute mysteriozcoz concebitu içan bada ere. Eta hunetan abhorritzen eta iraizten ditugu ancianoqui Eliçac trublatu dituzten heresia guciac: gucien gainetic Serueten imaginatione deabruqueriazcoac, ceinec attribuitzen baitrauca Iesus Iaunari divinitate phantasiazco bat, ceren hura den gauça ororen idea eta patroina: eta hura du deitzen Iaincoaren Seme personala, edo significationezcoa: finalqui, hirur element creatu gabericoz eguin içan den gorphutz bat forjeatzen drauca, eta ditu nahastecatzen eta deseguiten bi naturac.

15 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christen persona batetan berean, bi naturac eguiazqui eta separa ecin daitezqueen beçala diradela iunctatuac eta bat eguinac, ordea bi naturetaric batbedera dagoelaric cein bere proprietatean, halaco maneraz non, hala nola coniunctione eta batassun hunetan, natura divinoa bere proprietate bera eduquiten duelaric libertu eta azquendu içan baita creatione gabe, infinito, eta gauça guciac bethatzen dituelaric, halaber natura humanoa libertu eta guelditu içan da finito, bere forma duelaric, neurria eta proprietatea: etare Iesus Christec bere resurrectionean bere gorphutzari immortalitate eman ukan badrauca ere, eztrauca halacotz edequi ukan bere naturaren eguia. Bada guc dugu hura hala consideratzen bere natura divinoan, non ezpaitugu bere humanitateaz billutzen.

16 Guc dugu sinhelten ecen Iaincoac bere Semearen igorteaz bere gureganaco amorio eta ontassun inestimablea eracutsi ukan duela, harc herio iraganic, resuscitaturic eta iustitia gucia complituric vicitze celestiala akisi eta irabaz lieçagunçat.

17 Guc dugu sinhesten ecen Iesus Christ gure Iaunac crutzean ofrendatu ukan duen sacrificio bakoitzaz reconciliatu eta baquetu içan garela Iaincoarequin, haren aitzinean iusto estima eta recebi gaitecençat: ecen gu haren gogaraco, ez haren adoptionean participant ecin garate, bekatuac barcatzen eta ohorciten drauzquigun becembatean baicen. Bada guc dugu protestatzen eta declaratzen ecen Iesus Christ dela gure ikuzgarri complitua eta perfectoa, eta haren herioan dugula, gu hoguendun garen falta eta iniquitate gucien satisfactione ossoa eta complitua: eta berce remedioz batez ere ecin delibra ez empara ahal gaitezquela.

18 Guc dugu sinhesten, Dabid-ec dioen beçala, ecen gure iusto içaitearen eta dohainontassunaren fundament gucia dela fundatua gure bekatuen barkamenduan. Causa hunegatic, Iaincoaren aitzinean gure iustificatzeco, huneçaz berce moien guciac guc ditugu abhorritzen eta detestatzen: eta eceinere berce berthutez ez merituz deus presumitzen eztugularic Iesus Christec eguin duen obedientian, simplequi guelditzen eta arrastatzen gara, cein imputatzen eta contatzen baitzaicu, hambat gure bekatu guciez barkamendu ukaiteco, nola Iaincoaren aitzinean favore eriden eraciteco. Eta eguiazqui dugu sinhesten ecen baldin fundament hunetaric den gutiena ere aldara baguintez, bercetan reposic ecin eridenez, gynandela baramenduric batre gabe gure bihotzetan hara huna erabiliac: ceren seculan ecin baquez baiquinande Iaincoarequin, Iesus Christen amorez misericordiatan recebituac eta onhetsiac garela segura gaitezqueno, nola gure ethortez gaitzerizteric eta condemnationeric baicen ezpaitugu mereci.

19 Guc dugu sinhesten ecen moien hunez beraz dugula, gure Aita eracutsiren delaco confidança betherequin, Iaincoaren invocatzeco libertate eta privilegio. Ecen ezguenduque accesic ez sarceric batre Iainco Aitagana, Ararteco hunegana buru eguin ezpagueneca: eta hunen icenean ençun içaitecotz, hunenganic gure vicia eduqui behar dugu, gure eguiazco buruaganic beçala.

20 Guc dugu sinhesten ecen iustitia eta gracia hunetan participant garela fede hutsez, nola erraiten ere baita, ecen suffritu ukan duela guri salvamendua irabaz lieçagunçat, hura baithan sinhesten duenic gal eztadinçat: eta haur eguiten da, ceren vicitze eternalaren ukaiteco hura baithan emaiten çaizquigun promesac applicatzen baitirade gure provechutara: eta senditzen dugu haien indarra hec acceptatzen ditugunean, dudatzen eztugularic ecen Iaincoaren ahoz seguratuac garenaz gueroz, ezgarela engainatuac icanen. Bada fedez obtenitzen dugun iustitia haur, dependitzen da Iaincoac on darizcula declaratzen eta testificatzen draucun promes graciazcoetaric.

21 Guc dugu sinhesten ecen fedean Spiritu sainduaren gracia secretuz illuminatzen garela, halaco maneraz non hura baita Iaincoac placer duenei emaiten drauen dohain graciazco bat eta particular bat: hala non fidelec ezpaitute cerçaz glorifica ditecen, baina dirade obligatuagoac, ceren bercetaric abantail preferitu içan diraden: eta etzaie elejituei fedea emaiten behin bide onean eçarteco solament: baina finerano hartan continua eraciteco ere bai: ecen hatsea beçala accabatzea ere Iaincoari apertenitzen çaio.

22 Guc dugu sinhesten ecen fede hunez beraz vicitze berritara rejeneratzen garela, naturalqui bekatuaren sclavo garenaren gainean. Bada sainduqui eta Iaincoaren beldurrean vicitzeco gracia fedez recebitzen dugu, Ebanjelioaz emaiten çaicun promesa recebituz, cein baita ecen Iaincoac emanen draucula bere Spiritu saindua. Bada hambat falta da fedeac ungui eguitetic hotzen edo harçaratzen gaituen, non gure obra on guciac harc eguiten baititu gutan, fructuac arborettic heldu diraden moldera Gaineracoaz, Iaincoac complituqui salva gaitzançat rejeneratzen eta sainduqui vicitzera reformatzen bagaitu ere: guc dugu confessatzen ecen haren Spirituaren guidamenduz eguiten ditugun obra onac eztiradela contutara ethorten hec gu iustifica gaitzatençat, edo Iaincoac bere haurretan eduqui gaitzan merita dieçagutençat: ceren bethiere baiquinande dudatan eta sosagu gabe, baldin Christec quitto eguin gaituen satisfactionean gure conscientiac reposatzen eta sosegatzen ezpalirade.

23 Guc dugu sinhesten ecen Legueco figura guciec fin hartu ukan dutela, Iesus Christen ethortearequin: baina ceremoniac guehiagoric usajetan eta costumatan ez içanagatic, complimendu gucia duenaren personan libercen eta guelditzen çaicu ceremonietaco substantia eta eguia. Gaineracoaz, hambat gure vicitzearen reglatzeco, nola Ebanjelioco gauçac aitzinetic prometatuac ciradela iaquiteco eta haien confermatzeco, Legueaz eta Prophetez aiutatu eta cerbitzatu behar gara.

24 Guc dugu sinhesten ecen gure Adbocat eta ararteco bakoitzetan Iesus Christ eman içan çaicunaz gueroz, eta harc berac haren icenean frangoqui Aitagana retira gaitecen manatzen gaituenaren gainean: etare ceren ezpaitzaicu permetitzen othoitzeric daguigun Iaincoac bere hitz sainduan ordenatu eta eman draucun forman baicen deraucogu/diogu bada, guc dugula sinhesten ecen guiçonec Saindu hilen intercessiononeaz den becembatean imaginatu duten gucia eztela abusu bat eta enganio bat baicen, othoitz eguiteco eguiazco formatic nehoren erauz eta aldaragarri baicen. Eta halaber guc ditugu abhorritzen eta iraizten, Iesus Christec bere herioaz eta passioneaz eguin duen sacrificioaren mendreçale eta eceztaçale beçala, guiçonec bere buruen Iaincoa baithan redemitzeco presumitzen dituzten berce moien guciac. Guehiago guc daducagu ecen Purgatorioa dela eceinere Scripturataco fundamentic gabe eritheitze bat, illusionezco eta enganiozco botiga beretic ilkia. Eta hartaric beretic ilki içan dirade fraide eta serora içaiteco, baieta saindoren edo beillara ioaiteco bot eta promes guciac: berçalde, ezconçaren eta bianden defensionea, egun iaquinen obserbatzeco ceremonia, confessione auriculara, iubileu, perdonança eta generalqui barkamendu eta salvamendu meritatu ustezco berce manera gucia. Eta hauc eta hunelaco berce guciac ditugu arbuiatzen eta iraizten, ez solament hetango meritutaco opinione falsuagatic: baina ceren conscientien carcagarritaco inventione guiçonez ordenatuac diraden ere bai.

25 Eta ceren mundu hunetan ezpaicara gauditzen Iesus Christen presentiaz Ebanjelioaren moienez baicen, guc dugu sinhesten ecen haren authoritatez Eliçan ordenatu eta iarri içan den disciplina sainduqui eta fermuqui beguiratu behar dela. Bada Eliça ecin consisti daite, baldin hartan iracasteco cargua duqueiten pastorac ezpadirade: eta hec bidezqui deithuac diradenean, eta fidelqui bere officioa eguiten duqueiten orduan, ohoratu eta reberentiarequin ençun behar dirate. Eta haur ezta ordenatu içan, Iaincoa hunelaco aiutaren ezpa moien baxo hauen suiet ez behar delacotz, baina ceren hunelaco bridaren azpian eduqui eta entretenitu nahi baicaitu. Eta hunetan guc ditugu abhorritzen, hetan den becembatean, Iaincoaren hitzaren predicationea eta haren arauezco Sacramenduen administrationea empatchatu eta deseguin nahi duten phantasiaçu guciac.

26 Guc dugu bada sinhesten ecen nehor eztela bere gain appartatzeco, ez bere manera berheci batez contentatzeco, baina guciec elkarrequin behar dugula beguiratu eta entretenitu Eliçaren unitatea eta batassuna instructione communera eta Iesus Christen uztarrira submetitzen garelaric: eta haur, non ere Iaincoac bere hitzaren araura Eliça politiatu bat eçarri baituque, Majistratuac edo haien edictac contrario liraten orduan ere: eta deraucogu/diogu Eliça hunetara renjeatzen eta bilcen eztiradenec edo hartaric separatzen diradenec Iaincoaren ordenança hausten dutela, eta hari contrastatzen çaitzala.

27 Guc dugu sinhesten ecen çorrotzqui eta Scripturaren arauezco raçoin eta iujemendu batez gogoatu eta eçagutu behar dela cer eta cein den eguiazco Eliça: ceren titre eta icen hunez sobera gaizqui nehorc abusatu ukan baitu. Guc bada Scripturaren araura deraucogu/diogu ecen Eliça dela Iaincoaren hitzari, eta hartaric dependitzen den relijione purari gogotic iarreiquitera iunctatzen eta behatzen çaion fidelen compainia, hitz hartan batbedera bere mende gucian provechatzen eta Iaincoaren beldurrean aitzinaratzen eta confirmatzen delaric ardura guehiago aitzineratu eta abançatu behar denaren araura:ordea cembat ere fidelac hitz hunen araura vicitzen enseia baititez ere, bethi bere bekatuen barkamenduaren ukaitera bere recursa ukan behar dute. Baina eztugu erran nahi, fidelen eta onen artean eztiradela hypocritac eta reprobatuac ere: baina halacoen malitiac ez gaixtaqueriac ecin empatcha deçaque Eliça ezten Eliça.

28 Eta sinheste hunen araura guc dugu protestatzen eta declaratzen ecen Iaincoaren hitza recebitzen eta haren suiet içaiteco professioneric eguiten, eta eguiazqui Sacramenduric administratzen ezten lekuan, nehorc propriqui minçatzera ecin erran deçaquela han Eliçaric dela. Eta causa hunegatic guc ditugu abhorritzen Aitasaindu erraiten denaren arauezco synagogac eta congregationeac, ceren hetaric Iaincoaren eguiazco hitza banitu eta acotatu içan baita, eta Sacramenduac haien artean corrumpitu, falsificatu eta xoil eceztatu içan baitirade baieta ceren idolatria eta superstitione gucia hetan baita bogatan: Guc daducagu bada ecen halaco eguitatetan nahastatzen eta participatzen diradenec, Iesus Christen gorphutzetic eta haren eguiazco Eliçatic bere buruac separatzen eta trenchatzen dituztela. Guciagatic ere ceren cerbait Eliça-restança aphur baita oraino Aitasaindutassun erraiten denean, eta guciz ceren Baptismoaren substantia guelditu içan baita, eta berçalde ceren Baptismoaren efficacioa eta berthutea ezpaita hura administratzen duenaganic dependitzen: guc dugu aithorcen eta erraiten ecen han behin batheiatu içan diradenac eztiradela berriz batheiatu behar. Baina hartan ere eguiten diraden corruptioneagatic, guc deraucogu/diogu, nehorc ecin haurrac Iaincoaren ordenançari bidegabe eguin gabe hartara presenta ahal ditzaquela.

29 Eguiazco Eliçaz den becembatean, guc dugu sinhesten ecen hura behar dela governatu Iesus Christ gure Iaunac ordenatu eta eçarri ukan duen politiaren araura, eta hartan behar diradela Pastorac, Surueillantac eta Diacreac, doctrinaren puritateac bere cursua duençat, eta faltac corrijituz eta corriji eraciz, paubreac, eta berce affligitu guciac bere beharretan sustengatuz, congregationeac Iaincoac manu beçala handien eta xipien edificationetan eguin ditecençat.

30 Guc dugu sinhesten ecen eguiazco Pastor oro, non ere baitirade, bere officioaren exercitatzeaz den becembatean, cein bere lekuetan authoritatez eta puisançaz bardin diradela, Buru bakoitz baten azpico diradelaríc, cein baita Iesus Christ Iauna Iphizpicu soverano, eta universal bakoitza. Eta causa hunegatic, ecen eceinere Eliçac eztuela dominationeric ez iaurgoaric usurpatzeco berce Eliçaren gainean.

31 Guc dugu sinhesten ecen nehor bere buruz ez bere authoritate propriz Eliça carguric ukaitera eztela abançatzeco: baina haur behar dela eguin electionez, Iaincoac permetitzen duen eta eguin ahal dadin lekurano. Eta exceptione haur eratchequiten dugu expresuqui, ceren cembeit orduz, baieta gure demboran, Eliçaco statua gucietan corrumpitua cenean, behar içan baita Iaincoac façoin extrordinario batez igorri eta eçarri ukan duen gende. Eliça desolatuen dreçatzeco eta xuxenceco. Baina nola ere içan baita, guc dugu sinhesten ecen regla hunetara nehor conformatu behar dela: eta Pastor, Surueillant eta Diacre guciec testimoniaje behar dutela, nola bidezqui deithu içan diraden.

32 Guc dugu halaber sinhesten ecen on eta behar dela superintendent içaiteco elejitu diradenec, gogoa eta ordena deçaten elkarren artean Eliça gorphutz guciaren rejimenduan cer moien eduqui behar den: baina Iesus Iaunaz eman içan çaicun ordenançatic neholetan ere aldaratu gabe: eta hunec eztu empatchatzen ezten ordenança particularic lekuen eta genden araura.

33 Baina hunen gainean beretzen eta iraizten ditugu, nehorc Iaincoaren cerbitzu balirade beçala, conscientien cargutan eta suiectionetan eçarri nahi lituqueen inventione humano eta legue guciac: baina solament acceptatzen eta recebitzen dugu concordiaren eta batassunaren entretenitzeco, eta lehenaganic azqueneranocoaren obedientiatan eduquiteco on eta moldezco den ordenança gucia. Eta hunetan iarreiqui behar guiaizquio, excommunicationeaz den becembatean, Iesus Iaunac declaratu ukan duenari, eta hura dugu approbatzen eta laudatzen, baieta confessatzen ecen bere forma eta dependentia ororequin necessarioqui eduqui eta beguiratu behar dela.

34 Guc dugu sinhesten ecen Sacramenduac Hitzari iunctatuac diradela eta hari datchetzala, gure confirmatione handiagotan Iaincoaren graciaren bahi eta erres ditugunçat, eta moien hunez, gutan den infirmitatearen eta grosertassunaren causaz, gure fedea solajea eta aiuta dadinçat: eta dugu sinhesten ecen Sacramenduac diradela halaco signo exterior eta merca bisible, non Iaincoac heçaz operatione eguiten baitu bere Spirituaren berthutez, deus alfer hetan significa eztieçagunçat: guciagatic ere guc daducagu ecen haien substantia eta eguia gucia Iesus Christ Iaunean dela, eta baldin nehorc harenganic separa baditza eztiradela itzal eta lanho baicen.

35 Eta guc dugu confessatzen ecen bi Sacramendu diradela solament, eta hec diradela Eliça guciaren commun: eta hetaric lehena, baita Baptismoa, eman içan çaicu gure adoptionearen certificançatan: ceren han xarthatzen baicara Iesus Christen gorphutzarequin, haren odolaz ikuciric eta xahuturic, haren Spirituaz sainduqui vicitzera arramberrit gaitecençat. Guc daducagu halaber, ecen behin baicen batheiatzen ezpagara ere, hartan significatzen eta aditzera emaiten çaicunaren provechua, gure vici gucira eta hilera helcen dela, signadura eta cigulu irautetaco bat dugunçat, nola Iesus Christ iustitia eta sanctificatione içanen çaicun: eta Baptismoa içanagatic fedezco eta penitentiazco Sacramendu bat, badaric ere Iaincoac bere Eliçan recebitzen dituenaz gueroz haur xipiac bere aitequin, guc dugu erraiten ecen fideletaric engendratu diraden haurrac Iesus Christen authoritatez batheiatu behar diradela.

36 Guc dugu confessatzen eta eduquiten ecen Cena saindua (baita bigarren Sacramendua) dela Iesus Christequin dugun batassunaren testimoniaje bat eta certificança bat, ez solament ceren guregatic behin hil eta resuscitatu içan den, baina ceren bere haraguiaz eta odolaz eguiazqui substantiatzen eta hatzen ere baicaitu, harequin bat garençat, eta haren vicitzea commun dugunçat. Eta munduaren iujeatzera dathorren arteranocotz hura ceruan içanagatic, guc dugu sinhesten ecen harc bere Spirituaren berthute secretuz eta comprehendi ecin daitenez, bere gorphutzaren eta odolaren substantiaz hatzen eta bibificatzen gaituela. Baina guc deraucogu/diogu ecen haur eguiten dela spiritualqui, ez effectoaren eta eguiaren orde imaginationeric eta pensamenduric eçar deçagunçat, baina ceren mysterio hunec bere goratassunaz gure adimenduaren neurria, eta ordenança natural gucia iragaiten baitu: eta labur erraitera, ceren celestial baita, fedez baicen ecin comprehendi daite.

37 Guc dugu sinhesten, erran den beçala, ecen hambat Cenan nola Baptismoan Iaincoac realqui eta complituqui emaiten draucula effectez eta eguinez hetan figuratzen eta representatzen çaicun gucia: eta halacotz, emaiten çaizquigun signoequin guc dugu iunctatzen eta bat eguiten han presentatzen çaicunaren possessionone eta gaudimendu eguiazcoa: eta raçoin hunegatic deraucogu/diogu ecen Iesus Christen Mahain saindura fede pur bat, unci baten ançora, ekarten duten guciec, eguiazqui recebitzen dutela signoec testificatzen dutena: erran nahi da, ecen Iesus Christen gorphutza eta odola hain diradela arimaren ianhari eta edari, nola oguia eta mahatsarnoa baitirade gorphutzaren.

38 Bada guc daducagu ecen ura element caduc eta deseguiten den bat içanagatic, harc, Iesus Christen odolaz eta haren Spirituaren efficacioz eguiten çaicun barneco icutzea testificatzen draucula: eta ecen Cenan emaiten çaicun oguiac eta mahatsarnoac eguiazqui substantiatzen eta hatzen gaituela spiritualqui: ceren, nola hartacotzat ordenatu içan baitirade, beguien aitzinean beçala eracusten baitraucute ecen Iesus Christen haraguia dela gure bianda, eta haren odola dela gure edari. Eta abhorritzen ditugu signo eta merca hauc recebitu nahi eztituzten phantasiaçu eta Sacramentario guciac, Iesus Christec pronuntiatu ukan duenaren gainean, Haur da ene gorphutza: eta, Copa haur da ene odola.

39 Guc dugu sinhesten ecen Iaincoac nahi duela mundua den governatu leguez eta politiaz, munduco guthicia desordenatuen reprimitzeco eta herseco cerbait brida dençat: eta hartacotzat ordenatu ukan duela Resumac, Republicoac, eta berce Principaltassun guciac succesionez liraden, baieta iustitiaren statuari appartenitzen çaion gucia: eta Iaincoa bera nahi da hetaco author eta iabe eçagutu, eta halacotz majistratuen escuan eçarri ukan du ezpata: ez solament haren manamenduetaco bigarren Taularen contra eguiten diraden bekatuen reprimitzeco eta punitzeco, baina lehen Taularen contra eguiten diradenen ere bai. Behar da bada, hala ordenatu duenagatic, ez solament suffri eta eder-ets deçagun superiorec domina deçaten, baina ohora ditzagun eta reberentiatan eduqui, haren Loctenent eta Officier beçala, nola eçarri ere harc baititu halaco cargu lejitimo eta saindu baten exercitzeco eta governatzeco.

40 Guc daducagu bada ecen haien legueac eta ordenançac beguiratu eta obeditu behar diradela, baieta tributac, thaillac eta goitico çucenac pagatuz, behar dugula vorondate libre batez eta gogotic haien suiectionezco uztarria ekarri, infidel liraden orduan ere: baina bethiere Iaincoaren Imperio soveranoa osso eta bere estantean guelditzen dela. Eta hunen gainean guc ditugu abhorritzen, guehientassunac eta superioritateac kenduric, eta iustitiaren politia eta ordenança gucia erauciric, gauça guciac commun eta confus egun nahi lituqueizten guciac.

 

FINA.